Zientzia-fikzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zientzia-fikziozko Amazing Stories aldizkaria (1928)

Zientzia fikzioa arte-genero zabala da, zeinetan etorkizunean edo unibertso ezezagunetan zer gerta litekeen inguruan hipotesiak egiten diren, egungo zientzia- eta teknika-ezagueretan oinarrituta. Fantasia-fikzioarekin nahas daiteke, baina genero honen kokalekua fantasiako munduak izaten dira (Eraztunen Jaunaren kasua).

Zientzia-fikzioko hainbat ezaugarri:

Sailkapena

Gogorra

Egileak, sortzaileak, bere garaiko zientzia eta teknikaren proiekzioak egiten baditu etorkizunerantz sinesgarri zientifikoari eusteko asmoz, zientzia fikzio gogorra egiten duela esaten da.

Garaian garaiko sinesmen zientifikoengandik gehiegi urrundu gabe egiten den literatura da. Horretarako egileak ondo jakin behar ditu zientzia kontuak eta ezin ditu garaian garaiko uste zientifikoak gehiegi saihetsi.

Biguna

Egilearen helburu nagusia giza emozioak, gizartearen bilakaera eta abar, izaten dira. Egilea ez da gehiegi kezkatuko fisika, astronomia eta beste kontu zientifikoekin; bere kezka nagusia giza jokabideak, gizarte kontuak direlako.

Ikus, baita

Kanpoko lotura

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zientzia-fikzio Aldatu lotura Wikidatan