Zientzialari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:42, 17 abuztua 2015
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Zientzialari, zentzu zabalean, jakintza lortzeko aktibitate sistematikoa egiten duen pertsona bati ematen zaion izena da. Zentzu hertsiagoan zientzialaria metodo zientifikoa erabiltzen duen pertsona bat litzateke. Pertsona hori zientziaren adar batean edo gehiagotan izan daiteke aditua. Zientzialariek naturaren ezagutzarako lana eta ikerketa egiten dute, fisika, matematika zein gizartea izan ikergaia.

Filosofia beste aktibitate bat da, ez dena gaur egun normalki zientziatzat hartzen. Filosofoek fisikoki neurtu ezin diren esperientzia eta errealitateen ulermena bilatzen dute.

Zientzialariak, era berean, ez dira ingeniariak, egoera zehatz baterako tramankuluak diseinatu, eraiki eta mantentzen dituztenak. Zientziak erabilera praktiko baterako bidea egiten duenean zientzia aplikatu izena ematen zaio. Zientzialari aplikatuak ez ditu zertan tramankuluak diseinatu edo asmatu behar, bakarrik ikertu norabide hori eman dadin. Zientziak filosofiako elementuak sartzen dituzenean orduan filosofia naturala izena ematen zaio.