Zierbena
|
Zierbena |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Zierbena | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Meatzaldea |
||
| Alkatea | Marcelino Elorza Talledo (EAJ) | ||
| Herritarra | zierbenarra | ||
| Koordenatuak | 43°20′52″N 03°05′10″W / 43.34778°N 3.08611°WKoordenatuak: 43°20′52″N 03°05′10″W / 43.34778°N 3.08611°W | ||
| Eremua | 10,5 km2 | ||
| Garaiera | 76 m | ||
| Distantzia | 19 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48xxx |
||
| Biztanleria | 1.461 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 139,14 bizt./km² | ||
| www.zierbena.net http://www.zierbena.net www.zierbena.net | |||
Zierbena[1] Bizkaiko udalerria da, Meatzaldeko eskualdean eta Bilbo Handiko gune metropolitarrean kokatua. 2012ko erroldaren arabera Zierbenak 1.461 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Udalerria Bizkaiko ipar-mendebaldean kokatzen da Bizkaiko kostaldean, Bilbotik 19 kilometrora, Muskizetik 8 kilometrora, eta Santurtzitik 6 kilometrora. A-8 autobidetik sarrera zuzena dauka, eta horrez gain Santurtzi eta La Arena hondartza lotzen dituen errepideak. Zierbenak honako mugak ditu: iparraldean Kantauri itsasoa, mendebaldean Muskiz, ekialdean Santurtzi eta hegoaldean Abanto-Zierbena udalerria.
Zierbenako erdigunea portuaren ingurua da, Aldapa deritzon auzoa. Horrez gain, sakabanatutako beste bost auzune daude La Arena, Portua, Valle, Kardeo eta San Mamesen. Udalerriko burua La Cuesta da, geografia eta administrazio aldetik erdigunea den auzoa. 1990eko hamarkadan Bilboko portuaren handitze lanak hasi zirenetik, Zierbenako portua erabat aldatu da: Kirol portu berria eta hondartza artifiziala eraiki dira. Gaur egun Zierbena udalerria Bilboko portuak inguraturik bizi da.
Udalerriko mendi nagusiak Punta Lucero (307 m.) eta Montaño (319 m.) dira.
Historia [aldatu]
Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira Zierbenan, Cardeo eta La Arena hondartzaren artean 1969. urtean aurkitutako aztarnak esaterako. Horrez gain, Ranes inguruetan erromatarren garaiko hainbat tresna eta arrasto aurkitu dira. Duela mende askotako Zierbena hartan, bizilagunak itsasoko lanetan aritzen ziren gehienbat, eta nekazaritzan.
Zierbena Somorrostro Haranaren barneko herria zen, haran hori Enkarterrietako bederatzi haranetako bat zelarik. Erdi Aroan zehar, lehen parrokiak eraiki ziren haran hauetan, eta ondoren eliza txiki horien inguruan herrixkak hazi ziren. Orduan, herrixka horiek garrantzia hartu eta kontzeju bilakatu ziren, eta horren ondoren, "errepublika". Gauzak horrela, Somorrostro Harana hainbat udal eta "errepublikatan" zatikatu zen: "Lau Kontzejuak" (Zierbenako San Roman, Abantoko San Pedro eta Santa Juliana eta Muskizko San Julian) batetik, eta "Hiru Kontzejuak" bestetik (Santurtziko San Jorge, Sestaoko Santa Maria, eta Trapagarango San Salvador).
1842. urtean Abantoko San Pedro eta Santa Juliana, eta Zierbenako San Romango kontzejuek udalerri batua osatu zuten, Abanto-Zierbena[2]. Baina, handik lasterrera Zierbenak banatzeko lehen ekimena egin zuen, eta 1941ean bigarrena. Zierbenak hamarkada asko behar izan zituen independentzia lortzeko, zehazki 1995. urtean, eta hurrengo urtean udalerri ofizialki bihurtu zen.
Ondarea [aldatu]
San Roman Parrokia [aldatu]
XII. mendeko eliza baten arrastoen gainean eraiki zen. 1880. urtean Francisco Murrietak bere testamentuan utzitakoari jarraituz berreraiki egin zuten. Francisco Murrieta, Zierbenan 1785ean jaiotako indianoa izan zen. Buenos Airesen 1865ean hil eta gero, eliza eraikitzeko dirutza handia utzi zuela jakin zen.
Aldare nagusiaren erdian dagoen erretaulan San Roman martiriaren irudi bat dago. Irudi hori, Zierbenako San Roman kontzejuan egondakotik dator.
Portuko Ama Birjinaren eliza [aldatu]
Izen bereko auzoan kokatuta dago eliza hori, San Roman parrokiari atxikita. Zierbenan jaio eta bizi izan zen Alicia Sangines Renovales andreak utzitako etxaldean kokatuta dago. Baseliza Aldundiaren, udalaren, Gotzaindegiaren emariei eta auzokoen ekarpenei esker erosi eta berreraiki zen, berrogeita hamarreko hamarkadan, itsas herri maitagarri honek horrenbestetan eskatu zuena betez.
Loiolako San Inazio baseliza [aldatu]
Loiolako San Inazio baseliza, Arenan kokatzen da, eta bertako baserrietako biztanleen ekimenez eraiki zen 1907an.
Demografia [aldatu]
Zierbena 1996. urtean banatu zen Abanto-Zierbena udalerritik.
| Urtea | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1991 | 2001 | 2006 |
| Biztanleak | 1.215 | 1.278 |
Hauteskundeak [aldatu]
Zierbenako alkatea Marcelino Elorza Talledo da, izan ere, Eusko Alderdi Jeltzaleak lortu zuen boto gehien 2007ko udal hauteskundeetan.
Emaitzak honakoak izan ziren:
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| EAJ | 397 | 5 |
| ZB | 262 | 3 |
| EAE | 155 | 1 |
| PSE-EE | 51 | 0 |
| PP | 20 | 0 |
| EB-Aralar | 13 | 0 |
Garraiobide eta azpiegiturak [aldatu]
Bizkaibuseko A3321 lineak Zierbena, Muskiz eta Portugalete lotzen ditu. Bertan bestelako autobusak eta Renfe Aldiriakeko trena har daitezke.
Zierbenar ezagunak [aldatu]
- Germán Campo (1903-1979): atleta, 1926an Espainiako txapelduna 10.000 metroko lasterketan.
- Marcelino Bañales (1942-1990): margolaria.
- José Antonio Momeñe (1940): txirrindularia.
- Andrés Incera (1941): txirrindularia.
- Guillermo Bañales (1966): mendizalea eta abenturazalea.
Kirolak [aldatu]
Zierbena Arraun Elkartea da herriko arraunketa taldea. Emaitza aipagarriak ditu, besteak beste, 1949ko Espainiako Traineru Txapelketa eta 1987 eta 1990 artean Kantauriko kostaldean irabazitako hamarka bandera. Petronor Bandera antolatzen du urtero.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Zierbenako udalaren webgunea.