Zihaurri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Sambucus ebulus
Zihaurria
zihaurriaren loreak
zihaurriaren loreak


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Dipsacales
Familia: Adoxaceae
Generoa: Sambucus
Espeziea: S. ebulus
Linnaeus
Izen binomiala
'Sambucus ebulus'

Zihaurria (aitzineuskaraz: *zinaurri[1]) (Sambucus ebulus), andura, akamailu eta mausa izenez ere ezagutua, sorterria Europako erdialde eta hegoaldean eta Asiako hego-sartaldean duen Adoxaceae familiako landare belarkara handia da.

Lehen Caprifoliaceaen artean sartzen ziren Sambucus generoko landareak baina azken filogeni lanen arabera Adoxaceae familian sartzen dira.

Eduki-taula

Deskribapena [aldatu]

Anduraren loreak eta hostoak

1-2 m-ko garaierara heltzen da, lurpeko errizoma barreiatu bizikor batetik multzoka sortutako zurtoin zutitu eta, eskuarki, adarbakorekin. Aurkako hosto pinatuak ditu, 15-30 cm luze, 5-9 hostoxkaz osatuak eta kirasdunak. Zurtoinak lore zuri (batzuetan arrosa) askoz osatutako 10-15 cm-ko diametroko korinbo batean amaitzen dira. Fruituak 5-6 mm-ko diametroa duten globo itxurako baia beltz txikiak eta pozoitsuak dira Orriak azido zianhidriko kopuru handia ei dute.

Ezaugarriak [aldatu]

Mausa (landare berriak)
Akamailuaren landare helduak
  • Ugaltze-organoak:
    • Infloreszentzia mota: zima multiparoa
    • Sexu banaketa: hermafrodita
    • Lorautseztapen mota: entomogamoa, autogamoa
    • Loraldia: ekainetik abuztura (bagiletik dagonilera)
  • Haziak:
  • Habitat eta hedapena:


Mausaren fruituak
Infruteszentziaren itxura

Erabilera [aldatu]

Gaitasun izerdiarazle, diuretiko eta laxanteak ditu.

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zihaurri, mausa, andura, akamailu