Ziklo-kros
Ziklo-krosa moldatutako errepideko txirrindu edo bizikleta batez burutzen den kirola da. Txirrindularitzaren barnean sartzen da. Takodun gurpilak erabiliz zelai batean zirkuito bati birak ematean datza. Denboraldia Urritik hasita Otsailarte luzatzen da, urteko hilabeterik hotzenetan. Lasterketak 60 minutukoak izaten dira, 2.5 eta 3km tartean dituen zirkuito bati itzuliak emanez. Ziklo-kros zirkuitu batek errepidea, zelaia eta korrika egiteko lekuak izan behar ditu, beti ere UCI organismo erregulatzaileak ezartzen dituen arauen barne, hala, gutxienez zirkuitoaren %90 bizikletaren gainean egiteko gai izan behar dira txirrindulariak, bestela lasterketa bertan behera gera daiteke. Ziklo-kroserako erabiltzen den Txirrindua errepiderako erabiltzen denaren oso parekoa da, takodun gurpilak eta aldaketa oso txiki batzuk izan ezik. Lasterketan zehar, txirrindulari batek Txirrindua aldatzeko aukera dauka, bai zikintasunagatik edo matxuragatik, zirkuitoan zehar bi aldaketagune izateko derrigortasuna dago.
Eduki-taula |
Txapelketa Nagusiak [aldatu]
Txapelketa nazionalak [aldatu]
- Ziklo-kroseko Euskal Herriko txapelketa
- Ziklo-kroseko Espainiako Txapelketak
- Ziklo-kroseko Belgikako Txapeketak
- Ziklo-kroseko Herbehereetako Txapelketak
- Ziklo-kroseko Italiako Txapeketak
- Ziklo-kroseko Txekiako Txapeketak
- Ziklo-kroseko Suitzako Txapeketak
- Ziklo-kroseko Alemaniako Txapeketak
- Ziklo-kroseko Frantziako Txapelketak