Ziklox Garaialde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziklox Garaialde
Datuak
JatorriaAlegia (Gipuzkoa)
Musika motaSka,Punk
Urteak1986 - 1987
Taldekideak
"Piti" Garmendia
Iñaki Navarro
Paulito Garaialde
Xabi Navarro
..... ..... .....
Aitor Irazustabarrena
Iñaki Navarro
Txarli Gesteira
Mikel Nabarro
Iñigo Balerdi
Jabi Nabarro
Manex Elola
Unai Iraola
Gari Zubillaga
Ibon Azpilikueta
Iker Iriarte
Eñaut Zabala
Martzel Nabarro
Julen Goikoetxea

Ziklox Garaialde taldea, 80ko hamarkadan Alegian (Gipuzkoa) sortutako musika taldea izan zen.

Historia

Ziklox Garaialde 1986an sortu zen, Alegiako Bulebarrean zegoen matadero zaharrean eta beste gazte talde bati eskatutako tresnekin. Ideia gorpuztu, "Ciclos Garaialde" bizikleta tailerra, taldeari izena emango dion lokala atondu, eta horrela hasi ziren Paulo Garaialde (baxua eta koroak), Joxe Manual Garmendia "Piti" (ahotsa eta turuta), Iñaki Navarro (kitarra eta koroak) eta Xabi Navarro (bateria eta koroak).

1986ko Alegiako festetan barra bat muntatu zuten herriko Bulebarrean, tresnak erosteko dirua lortzeko asmoz. Festa programazio propioa antolatu zuten. 1987ko festetan ere errepikatu zuten, eta 1988an, taldea "desegin" ta gero, sortu berria zen Alegiako gaztetxearen esku geratu zen Bulebarreko "jaien" antolakuntza. Festa alternatiboak esaten diete.

1995ean hil zen Ziklox Garaialde, kide sortzailea zen Paulito joan zenean. Ordutik, zenbait berragerpen izan ditu, betiere une jakin bateko ekitaldi berezitzat, taldea berpizteko inongo asmorik gabe.

2010 eta 2011 urteen artean diskoa grabatu zuten, eta 2011ko ekainean argitaratu. 25 urte eta gero, lehen diskoa kaleratu dute, Urteak ez dira alferrik pasatzen izenarekin.

Taldekideak

Hasierako formazioa (1986)

  • "Piti" Garmendia - Ahotsa ta turuta.
  • Iñaki Navarro - Gitarra
  • Xabi Navarro - Bateria
  • Paulo Garaialde - Bajua

Bigarren formazioa (1995)

  • Aitor Irazustabarrena - Ahotsa
  • Iñaki Navarro - Gitarra
  • Txarli Gesteira - Gitarra
  • Xabi Navarro - Bateria
  • Mikel Navarro - Bajua
  • Iñigo Balerdi - Tronpeta

Hirugarren formazioa (2010-11)

  • Xabi Navarro - Ahotsa
  • Aitor Irazustabarrena - Ahotsa
  • Iñaki Navarro - Gitarra ta bajua
  • Txarli Gesteira - Gitarra
  • Manex Elola - Gitarra
  • Gari Zubillaga - Bateria
  • Julen Goikoetxea - Bateria
  • Unai Iraola - Bajua
  • Iñigo Balerdi - Tronpeta
  • Kolaborazioak (Eñaut Zabala - Gitarra, Martzel Navarro - Bateria, Ibon Azpilikueta - Alboka eta Iker Iriarte - Koplak)

Kanpo loturak