Zilbor-heste

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaioberri baten zilbor-hestea.

Zilbor-hestea ugaztunen haurdunaldian enbrioi edo umekia karenarekin lotzen duen lokarria da. Bere barnean arteria eta zainak ditu, karenatik umekira elikagaiak eta oxigenodun odola eramateaz arduratzen direnak. Erditzearen ondoren, zilbor-hestea moztu egiten da.

Giza umekien kasuan, zilbor-hestearen luzera 56 zentrimetro eta diametroa 1-2 zentrimetro ingurukoa izan ohi da. Barnean bi arteria eta zain bat ditu Wharton gelatinaz inguratuta. Azken urteotan zilbor-hesteko odolean hezur-muinaren transplantean erabil daitezken zelula amak daudela ikusi da, leuzemiaren tratamenduan baliagarria dena.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zilbor-heste