Zinema

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zinemako proiektore zaharra.

Zinema edo zinematografia (antzinako grezieratik: κίνημα kinema (mugimendua) eta γράφειν grafein (idatzi) eratorria) proiektore baten bidez fotograma multzo bat (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa sortzeko) pantaila baten kontra pasatzeko teknika da.

Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX. mendearen hasieran Lumière anaiek asmatu zutenetik[1]. Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.

Film ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkigintzaz arduratzen den taldea.

Zinemaren inguruan, profesional ugari beharrezkoak dira film bat ekoizteko. Hona hemen nagusienetariko batzuk:

  • Zinema estudioa ekoizpenaz nahiz banaketaz arduratzen den zinema industria enpresa bat da, industri modu batean ekoizletik bezeroarengana helduz, ekoizlea, zuzendariak, aktoreak, gidoilariak, teknikoak, muntaia eta banatzailea bilduz.
  • Ekoizlea, filma bat egiteko alde teknikoez eta antolakuntzaz arduratzen dena da. Beste profesionalak kontratatzeaz gain, finantzaketa eta banatzaileekin harremanetan sartzea ere bere eginkizunak dira[2].
  • Zuzendaria, filmatzea zuzentzen duen pertsona da, hori egiteko inguruan zuzendari laguntzaileak eta script behar ditu.
  • Aktoreak, antzerki, zine, irrati edo telebistako antzezlan batean pertsonaietako bat errepresentatzen duen pertsonak dira[3]. Hain artean kategoriak daude bere mailen arabera: aktore nagusiak eta bigarren mailako aktoreak.
  • Gidoilariak irrati, zine edo telebistarako gidoiak egiten dituenak[4] dira. Gidoi zinematografiko batek literatura aldeak, filma irudietan (deskripzioak) eta soinuaz (efektuak eta elkarrizketak) azaltzen duenak, eta alde teknikoak (filmatze taldeak egin behar dituen planoak, kamara-mugimenduak, eta abar) ditu.
  • Banatzailea filmaren banaketaz arduratzen dena da, telebistan, zinema-aretoetan, interneten edo beste euskarrien bitartez ikus-entzuleek ikus dezatela.
  • Soinu banda filmeko soinu atala da eta bereziki filmean sartutako musikari egiten dio erreferentzia.
  • Soinu-teknikoak filmatzean soinuaz arduratzen direnak dira.
  • Muntaia. Filma muntatzen duena, hau da, muntaketa-lanez arduratzen dena muntatzailea da[5]. Bere lanak egun digitalak izan ohi badira ere, lehen beste teknikak erabiltzen zituzten.
  • Makillajea. Makillatzaileak aktoreak produktu kosmetikoen bidez itxuraldatzeaz arduratzen dira.
  • Aktoreen jantziak egiteko jostunak eta diseinatzaileak behar dituzte.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zinema generoak»

Zinema generoak teoria zinematografikoan, filmak taldeetan sailkatzeko erabiltzen dituzte[6]. Antzekotasunak edo topikoak partekatzen dituzten film batzuk genero bat osatzen zuten. Hona hemen genero nagusiak[7]:

Fenakistiskopioa, zinemaren aitzindaria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gubern, Román. "Historia del cine". Bartzelona: Lumen, 1993 (2. edizioa). ISBN 84-264-1179-7
  2. Seger, Linda; Whetmore, E. J. "Cómo se hace una película: Del guión a la pantalla". Teià: Ma non tropo, 2004. ISBN 84-96222-06-3
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Aktore
  4. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Gidoilari
  5. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Muntatzaile
  6. Dudley, Andrew; Alsina Thevenet, D. "Las principales teorías cinematográficas". Bartzelona, Gustavo Gili, 1981
  7. Sánchez Noriega, José Luis, "Historia del Cine. Teoría y géneros cinematográficos, fotografía y televisión", Madril: Alianza, 2006. ISBN 84-206-7691-8

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zinema Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Zinema