Zinerama

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zinerama filmak proiektatzeko prozedura da, irudiak sinkronizaturiko 35 mm-ko hiru proiektorek, bakoitzak film batean harturiko irudiak, pantaila kurbatu bakarrean, proiektore bakoitzak pantailaren herena hartzen duela, proiektatzean datzana.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935ean Fred Waller argazkilariak asmatu zuen; zineraman egindako lehen filma 1952an estreinatu zen. Garai hartan arrakasta handia izan zuen, irudiek eta zazpi pista magnetikotan grabatutako soinu estereofonikoek errealismo handia ematen baitzieten filmei, baina, oso garestia zela-eta, 1960an prozesu hau baztertu eta 70 mm zabaleko filmak hasi ziren erabiltzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]