Zipfen lege

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zipfen legea errealitate fisiko eta sozialeko fenomeno anitzetan azaltzen den probabilitate-lege bat da, elementu batzuren tamainua eta ordena lotzen dituena. George Kingsley Zipf estatubatuar hizkuntzalariak garatu zuen, hizkuntza bateko hitzen maiztasunak ikertuz: maiztasun handieneko lehenengo hitza bigarren hitza bi halakotan agertu ohi da gutxi gorabehera, hirugarren hitza hiru halakotan, ... Hitzen maiztasunaz gainera, legea hirien tamainua, webguneen bisita eta beste aldagai askotarako egiaztatu izan da, kasu batzuetan doikuntza egokia izan ez bada ere.

Zehatzago, P_i i elementu baten tamainua edo maiztasuna honela kalkulatuko lizateke:

P_i=\frac{1}{i^a}

non, oro har, a balioa 1 edo 1 balioaren inguruan ezartzen den.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zipfen lege Aldatu lotura Wikidatan
Matematika Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.