Zirkasia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zirkasia (errusieraz Cherkessia), Kaukasoko eskualde historiko bat da, egun, Karachaevo-Cherkesia, Adigesia eta Kabardino-Balkaria errusiar errepublikak hartzen dituena, edo, zabalago, Kaukaso iparralde osoa.

Bere izena, bere jatorrizko biztanleengandik, zirkasiarrengandik jasotzen du, gaur egun, lehen aipaturiko errepubliketan dagoen etnia bat. Hala ere, berez izen honekin ezagutzen direnak, Karachaevo-Zirkasian bizi direnak dira, beste bi errepubliketan, lehenean adigesiarrak eta bigarrenean kabardinarrak deitzen dira, eurek, euren burua, nazio bakartzat hartzen duten arren.