Zirkulu polar antartikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zirkulu polar antartikoa munduko bost paralelo nagusienetakoa da, zehazki 66º 33' 38" Hego latitudean dagoena. Paralelotik hegoaldera jotzen badugu, Antartikarekin topatuko dugu; aldiz, iparralderantz jotzen badugu, Hegoaldeko ingurune natural epelera helduko gara.

Zirkulu antartikoak eguneko eguzki izpien muga egiten du neguko solstizioan eta udako solstizioan aldiz, gaueko eguzki izpien muga.

Antartika izeneko kontinentea ia zirkulu polar antartikoaren barruan dago. Honek kontinentea mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du: Penintsula antartikoaren iparraldetik, Ekialdeko Antartikan Enderby, Wilkes eta Adelia lurraldetatik eta Balleny uharteen artetik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]