Ziro II.a Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Ziro Handia[1][2] (antzinako persieraz: 𐎤𐎢𐎽𐎢𐏁‎,[3] kʰuːruʃ, Kūruš; persieraz: کوروش بزرگ‎, Kūrosh-e-Bozorg) (K. a. 600 edo K. a. 576K. a. 530eko abendua[4]), baita Ziro II.a edo Ziro Persiakoa,[5] akemenestarren Persiar Inperioaren sortzailea izan zen.

Bere erreinaldian inperioak antzinako Ekialdeko Hurbileko erresuma guztiak konkistatu zituen eta baita hego-mendebaldeko eta erdialdeko Asia gehiena ere. Bere erresuma mendebaldean zeuden Mediterraneotik eta Dardaneloetatik, ekialdean zegoen Indus ibairantz zabaldu zen, historiako inperiorik handiena sortuz[6]

Guztira bere erreinaldiak 29-31 urte iraun zuen. Zirok lehendabizikoz Media, gero Lidia eta azkenekoz Bigarren babiloniar inperioa konkistatu zituen. Babilonia hartu ondoren, erdialdeko Asia konkistatzeko espedizioa zuzendu zuen, Herodotoren esanetan inoiz izandako kanpainarik handiena zela. Ezin izan zuen antzinako Egipto konkistatu, K. a. 530eko abenduan Masageta izeneko konfederazioa borrokatzen ari zela Sir Daria ibaitik gertu hil zelako[7]. Kanbises II.a bere semeak ordezkatu zuen, bere erreinaldian Egipto, Nubia eta Zirenaika konkistatu zuena.

Zirok konkistaturiko lurraldeetako ohitura eta erlijioak errespetatu zituen, ereduzko inperioa sortuz[8]. Egungo irandarrek bere ikur nagusienetariko batentzat hartzen dute.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 6 or..
  2. Euskaltzaindia. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia. .
  3. Ghias Abadi, R. M.. (2004). Achaemenid Inscriptions lrm;. Teheran: Shiraz Navid Publications, 19 or. ISBN 964-358-015-6..
  4. Lendering, Jona. livius.org. livius.org.
  5. Xenofonte, Anabasis I. IX.
  6. Kuhrt, Amélie. (1995). The Ancient Near East: C. 3000-330 BC. Routledge, 647 or. ISBN 0-4151-6762-0..
  7. Beckwith, Christopher. (2009). Empires of the Silk Road: A History of Central Eurasia from the Bronze Age to the Present. Princeton eta Oxford: Princeton University Press, 63 or. ISBN 978-0-691-13589-2..
  8. Heyworth Mills, Lawrence. (1906). Zarathustra, Philo, the Achaemenids and Israel. Open Court, 467 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ziro II.a Handia Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Kanbises I.a
Persiar Inperioko erregea
K. a. 559-K. a. 530
Ondorengoa
Kanbises II.a