Ziro II.aren hilobia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ziro II.aren hilobia, Pasargadan.

Ziro II.aren hilobia, Persiar Inperioaren sortzailea izan zen Ziro II.a enperadorearen lurperaketa lekua da. Inperio hau, bere erregealdian hedatu egin zen, Asia hegomendebalde gehiena konkistatu baitzuen, baita Asia erdialdearen zati handi bat ere, Egipto eta Helespontotik, Indo ibairaino ekialdean, ordurarte sekula existitu zen naziorik handiena sortzeko. Hilobia, K. a. 528an datatua dago.

Ziro II.aren hilobia, akemenidar garaiko arte persiarrean existitu ziren bi hilobi ereduetako bat zen. Bestea, Naqsh-e Rostamen dagoen Dario I.arena da, harkaitzean zulatua, Egiptoko hipogeoak bezala. Eraikin xalo eta txiki bat da, orotara, 11 metroko altuera baino gutxiago duena. Kareharri karratuz eginiko basamentu baten gainean altxatzen da. Eraikinak, hiru metro inguruko luzera duena, edikulu forma du, frontoiarekin eta bi uretarako estalkiarekin, Asia Txikiko arte greziarrarekin lotua. Apaindura, urria da. Lidiako hil eraikinetan oinarritua dago.

Sarrera txikiaren aurrealdeko ikuspegia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ziro II.aren hilobia Aldatu lotura Wikidatan