Zirri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirritan» orritik birbideratua)
Elkarren masturbazioa zirritan ibiltzeko modu bat da. Johann Nepomuk Geiger, akuarela, 1840.

Zirria beste pertsona baten gorputzari eginiko ukitu estu eta leuna da, inolako koito edo sarpenetara heldu gabe egiten dena. Abantailatzat du sexu bidezko gaixotasunak kutsatzea saihesten dela sexu praktika honen bidez; eta, antisorgailurik gabe ere, nahi gabeko haurdunaldiaren arriskua oso txikia dela.

Zirriaren ekintza adierazteko, zirri egin edo zirritan ibili esamoldeak erabiltzen dira.

Zirritan ibiltzeko modu asko daude, hala nola elkar masturbatzea, norberaren sexu organoak inoren gorputz ataletan igurztea, edota besterik gabe besarkada estuak ematea, musuekin eta bestelako amodio adierazpenekin batera. Sexu harremanaren aitzin urratsetan ere ohikoa da zirritan ibiltzea. Antzina, zirritan ibiltzea beste pertsona baten gorputz atal baten ukipen edo ferekatze hutsari esaten zitzaion, zuzenean edo arropa tarteko zela, eta sexu asmo batez. Konnotazio moralak zituen adiera zen, eta egun guztiz gainditu da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]