Ziurtasun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ziurtasuna zerbaiti buruzko jakintza zehatza da, zalantza eta errorerik gabea. Ziurtasun mota zebait daude: pertsona bat ziur da psikologikoki, sinesmen bati buruz erabat konbentziturik dagoenean, sinesmen hori baztertu ezin duenean; epistemologian, berriz, zerbait ziurra da horri buruz erabateko jakintza dagoenean. Aipatu izan da balitekeela ziurtasun epistemikoa zirutasun psikologikorik gabe egotea, zalantzarako bidea irekita utziz beti. Ziurtasun moral ere aipatu izan da, zerbait baieztatu edo nolabait jokatzearen komenigarritasunarekin sinesten denean, ziurtasun psikologikorik gabe. Probabilitatean, gertakizun ziurra aipatzen da, 1 probabilitatea duen gertakizunari buruz.


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.