Zokoa
Wikipedia(e)tik
|
Zokoa |
|
|---|---|
| Herria | Ziburu |
| Koordenatuak: | 43°23′37″N 01°41′08″W / 43.39361°N 1.68556°WKoordenatuak: 43°23′37″N 01°41′08″W / 43.39361°N 1.68556°W |
| Garaiera | 0 m |
Zokoa Lapurdiko hego-mendebaldeko kostaldean dagoen auzoa da, Ziburu eta Urruña artean badago ere, berez Ziburu da ofizialki (Hendaiako kantonamendua).
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Zokoa Ziburuko herriari loturik egon da betidanik (1603an bereizi zen Ziburu Urruñako herritik). Dorre-gaztelu bat hasi ziren eraikitzen Zokoako portuan 1638an, eta XVIII. mende hasieran eraiki zuten berriro, Vaubanen aginduz.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Alde batetik, kaialdeko itsasargia dugu. Bertzetik, Zokoako gotorlekua dago, XVII. mendekoa.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.