Zola Budd

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zola Budd
Datu pertsonalak
Izen osoa Zola Pieterse
Jaio 1966ko maiatzaren 26a
Bloemfontein (Hego Afrika)

Zola Pieterse edo Zola Budd (Bloemfontein, Hego Afrika, 1966ko maiatzaren 26a - ) atleta ohi britainiarra da. Hiru urte baino gutxiagoko tartean 5.000 metroko lasterketako munduko marka birritan gainditu zuen, eta bi aldiz ere Munduko Cross Txapelketa irabazi zuen, 1985 eta 1986an.

Haren karreraren ezaugarri famatua gehienetan oinutsik entrenatu eta korrika egiten zuela izan zen.

Los Angelesko Olinpiadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko Udako Olinpiar Jokoak izan ziren ospea ekarri zion proba. Izan ere Mary Decker estatubatuarra arerio nagusia zuen 3.000 metroko lasterketako finalean, baina azkenean ez batak ez besteak ez zuten karrera iarabazi, urte hartako markarik hoberena ezarrita zeukan Maricica Puică errumaniarrak baino. Final famatu hartan, Decker eta Buddek elkarrekin estropozu egin zuten hiru aldiz eta azkenean amerikarra lurrera joan eta lasterketatik kanpo gelditu zen. Publikoak interpretatu zuen Buddek nahita egindako azpijokoa izan zela eta haren aurka txitu eta oihu egin zuen. Hala ere, denborarekin Deckerrek berak aitortu zuen britainiarrak ez zuela benetan errurik izan hartan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]