Zolda-belar handi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zolda-belar handi
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Familia: Boraginaceae
Generoa: Symphytum
Espeziea: Symphytum officinale
L.
Sinonimoak

Consolida majoris
Symphitum officinale (orth.var.)

Zolda-belar handia (Symphytum officinale) Borrajinazeoen familiako belar-landare iletsu baten izen arrunta da. Ositxeka izenaz ere ezagutzen da. Kono itxurako sustraiak ditu, luzeak eta azal beltzekoak; zurtoina zuta eta erztuna; hostoak lantza itxurako luzeak eta latzak, eta loreak, ezkila itxurako txikiak, kolorez zuriak edo arrosak, eta mordoan antolatuak. Belardietan hazten da, leku hezeetan batez ere. Herri sendagintzan haginetako mina kentzeko, barizak, ultzerak eta biriketako ondoeza kentzeko erabiltzen da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zolda-belar handi Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Symphytum_officinale


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.