Zoonosi
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zoonosi animalietatik pertsonetara transmititzen diren gaixotasunei deitzen zaie.
Zoonosien eragileak bakterioak, birusak eta bizkarroiak dira, animaliak kutsatzen dituztenak. Animaliek gizakia kutsatzen dute bi bide hauen bitartez:
- Kontaktu zuzenaren bidez: horrela transmititzen dira bruzelosia, amorrua edo errabia, karbunkoa, toxoplasmosia eta leptospirosia bezalako gaixotasunak.
- Janarien bitartez: kutsatutako animaliak jaterakoan harrapatzen dira salmonelosia, listeriosia, trikinosia eta behi eroen gaitza, besteak beste.