Zorionak zuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zorionak zuri abestia sarritan zorioneko tarta bat urtebetze festako mahaira eraman eta urteak betetzen dituen pertsonak tarta honetako kandelei putz egin baino lehenagotik abestu ohi da.

"Zorionak zuri" urtebetetze ospakizunean abestu ohi den abesti herrikoia da. Ingelerazko Happy birthday to you abestiaren euskarazko bertsioa da, Errekorren Guinness Liburuaren arabera ingelerazko abestien artean ospetsuena omen da]. Hizkuntza askotara itzulia izan da, askotan ingelera hiztunak ez diren herrialdeetan ere jatorrizko ingelerazko hitzekin abesten delarik. Abesti hau 1893an Patty Hill eta Mildred Hill estatubatuar ahizpek sortu eta idatzi zuten. Biak lanbidez irakasle zirenez, abestia ikasleek ikasgelan agurra egin ziezaieten sortu zuten. Bere jatorrizko izenburua "Good morning to all" ("Egunon denoi") izan zen. Urtebetetzeko Copyright delakoa 1935an erregistratu eta Estatu Batuetan abesti honen egile-eskubideak 2030an amaituko dira. Beste herrialde batzuetan 1985. urteaz geroztik jabego publikokoa da. 1934an jaiotako Peter Heidrich alemaniar konposatzaileak "Zorionak zuriren aldaerak" izenburupean sokazko laukoterako egokitzapen bat gauzatu zuen, bertan Bach, Haydn, Wolfgang Amadeus Mozart, Beethoven, Schumann, Brahms, Wagner, Antonín Dvořák eta Max Reger, musika vienatarra, Hollywoodeko musika, jazz, tango eta hungariar musika estiloen nahasketan oinarrituz abestiaren berregokitzapenak egin zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Hitzak

Neskatotxoa bere urtebetetze tartaren aurrean.

[aldatu] Euskarazko bertsioa

Zorionak zuri,
Zorionak zuri,
Zorionak Xabier**,
Zorionak beti.

Urtebetzeak egin dituen pertsonaren izena**

[aldatu] Ingelerazko bertsioa

[aldatu] Happy Birthday

Happy Birthday to You,
Happy Birthday to You,
Happy Birthday Mr. President,
Happy Birthday to You.

[aldatu] Good Morning to All

Good morning to you,
Good morning to you,
Good morning, dear children,
Good morning to all.

[aldatu] Ikus gainera