Zorro
Wikipedia(e)tik
Zorroa edo poltsa diru-zorroak, giltzak, makillajea, telefonoa eta beste hainbeste gauza eramateko objektu eta moda-osagarria da. Normalean alde batetik irekitzen da eta bi helduleku izan ohi ditu. Horrez gain, hainbat neurri eta itxura eduki ditzake, eta larruz, plastikoz, oihalez edo bestelako materialez egina izan daiteke.