Zorrotzarri zutarria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zorrotzarri zutarria Peru-Aitz mendiaren oinean dagoen zutarri txiki bat da, Aizkorri mendimultzoan, Urbia aldean. Metro bete baino gutxiagoko garaiera duena.

Zutarriaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxuraz, Zorrotzarri bitan zatitua izan zen, gertu dagoen Peru Saroi babeslekua eraikitzeko, 1948 eta 1950 urteen artean. Baina, Pedro Etxezarreta izeneko artzain bat, honegatik kexatu zen, harri horri Zorrotzarri deitzen ziotela eta belaunaldiz belaunaldi toki hartan errespetatua izan zela argudiatuz. Honela, zatietako bat, jatorrizko tokian kokatua izan zen, bestea, aipaturiko babeslekuaren leihoetako baten zati den bitartean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]