Zortziko handi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zortziko handia edo lau puntuko handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako lau ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Adibide bat Ume eder bat doinua izan daiteke.[1][2][3][4]

Zortziko handiak 18 silaba eta bi etenaldi baditu: lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena, hamargarrenaren ondotik. Azken zortzi silabak nahi bezala uztartzen dira.[5]

Zortziko handi izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta lau puntuko handi Iparraldean.

Adibidea: Ume eder bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

U-me e-der bat i-ku-si nu-en // Do-nos-ti-a-ko ka-le-an
1...2..3...4...5./..6.7..8..9..10 //  1....2...3...4..5..6..7...8

Lau aldiz errepikatzen da egitura hori:

Ume eder bat ikusi nuen .........(10)
Donostiako kalean, ................. (8a)
hitz erditxo bat hari esan gabe (10)
nola pasatu parean? ............... (8a)
Gorputza zuen liraina eta ........(10)
oinak zebiltzan aidean .............(8a)
Politagorik ez det ikusi ............(10)
nere begien aurrean ................(8a)

Doinu ugari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolariek gehien baliatzen dituzten neurriak Zortziko handia edo Zortziko txikia dira, bertsoak 4 neurtitz dituelarik.[5]

Bertsolaritzaren Datu-Basean 393 doinu eskaintzen dira[6] eta bat-bateko saioetako grabazioetan 20tik gora erreferentzia agertzen dira.[7]

Zortziko handiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, doinu asko baitago zortziko handiko neurrian, 393 gutxienez, Euskal Herrikoak eta nazioartekoak ere bai. Esate baterako, hauek:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ume eder bat ikusi nuen I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
  2. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. Mendizabal, Mikel; Kazabon, Antton. (1993). Txikitik handira. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (GIE) ISBN 84-7703-040-5. PMC 247599958. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  4. Iturriaga, Unai; Arozena, Estitxu. (D.L. 2007). Gu ere bertsolari. Lanku ISBN 978-84-935192-8-5. PMC 1123139138. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  5. a b «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  6. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Zortziko handia. Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  7. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Maritxu nora zoaz. Bat-bateko saioen grabazioak.» bdb.bertsozale.eus (Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  8. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Andre Madalen andre Madalen - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  9. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ari naizela ari naizela I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  10. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ume eder bat ikusi nuen I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  11. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zazpiak oihal batetik - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  12. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zikiro beltza ona duk baina I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  13. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zorion etxe hontako denoi - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]