Zotero
| zotero Zotero |
|
|---|---|
| Zotero informazio bibliografikoa detektatzen Wikipedia-orri esperimental batean COinS erabiliz. | |
| Center for History and New Media (CHNM) | |
|
S.E.:
|
Plataforma-anitza |
|
Mota:
|
Reference management software |
| Educational Community License (ECL) | |
| Ez | |
| Zotero | |
Zotero software libreko Firefox nabigatzailerako gehigarri bat da. Aukera ematen du erreferrentzia bibliografikoak nabigatzailearekin erraz bildu, kudeatu eta gero erraz esportatzeko testu editoretara. Partzialki Zotero erreferentziak kudeatzeko softwarea da (reference management software), hau da, ikerketako artikuluak idazterakoan bibliografia eta erreferentziak kudeatzeko programa.
Liburutegi digital moduan antolatutako ikerketari buruzko webgune nagusietan (PubMed, Google Scholar, Google Books, Amazon.com, eta Wikipedia-n ere bai), Zoterok detektatzen du noiz azaltzen den liburu edo artikulu baten erreferentzia, eta sagu-ziztada bakar batekin posible da erreferentzia oso horiek automatikoki jasotzea eta modu egituratuan fitxategi lokal batera eramatea testu moduan.
Abiapuntua on-line artikulu bat bada edo web orri bat, Zoterok artikulu osoaren kopia bat gorde dezake lokalean. Horrelakoetan erabiltzaileak oharrak, etiketak, eta bere gorde ditzake nabigatzailearen interfazearen bitartez.
Lokalean gordetako erreferentzia bibliografikoen azpimultzo bat esportatu daiteke geroago hainbat formatu bibliografiko ezagunetako bat erabiliz. Are gehiago, erreferentzia bibliografiko guztiekin eta horien gainean erabiltzaileak sortutako rich-text memo-ekin laburpen bat sortu daiteke HTML fitxategi moduan.
Programa honen egilea Center for History and New Media da (George Mason Unibertsitatekoa (GMU)). Irekia eta luzagarria da, onartzen baita beste erabiltzaileek zita-idazkera eta webguneetarako itzultzaileak gehitzea, eta oro har, plataforma zabaltzea ere onartzen du[1]. Zotero izena albaniera hizkuntzako zotëroj aditzetik dator, bere adiera, gutxi gorabehera, "menpean hartu, ondo jakin" da[2].
Bere helburua erreferentziak kudeatzeko programa zaharkituen tokia hartzea da, programa zahar horiek Internet konektatu gabe lan egiteko diseinatuta baitzeuden.
Ikus, gainera [aldatu]
- ScrapBook. Firefox-en antzeko beste gehigarri bat, erreferentziak harrapatzeko balio du, baina erreferentzia horiek kudeatzeko laguntzarik ez du
- CiteProc)
- COinS
- LibX
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Young, Jeffrey R. (2006). "Firefox Scholar Released (Now Called Zotero)". The Chronicle of Higher Education, The Wired Campus, 2006-10-31
- ↑ The etymology of Zotero, The Ideophone, 2008-01-25, http://ideophone.org/zotero-etymology/. Noiz kontsultatua: 2008-12-01