Zubin Mehta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zubin Mehta
Zubin Mehta
Datu pertsonalak
Jaio 1936ko apirilak 29
Mumbai (India)

Zubin Mehta (Mumbai, 1936ko apirilak 29a) orkestra zuzendari indiar bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbain jaio zen 1936ko apirilak 29an, familia aristokrata zoroastroar parsi batean, Mehli eta Tehmina Mehtaren semea. Bere aita, Mehli Mehta, biolinjole eta Mumbaiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari sortzailea izan zen. Zubin, St Mary's High Schooleko ikaslea da, Mazagoan, Mumbai. Hasiera batean, medikuntza ikastea zen bere asmoa, baina, azkenik, musika ikasle bihurtu zen Vienan hamazortzi urterekin, irakasle bezala, Hans Swarowski handia izan zuelarik. (Akademia hartan, garai berean, Claudio Abbado eta Daniel Barenboim zuzendari eta pianista ere bazeuden).

1958an estreinatu zen Vienan zuzendari bezala. Urte horretan bertan, Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Liverpoolen, eta Liverpooleko Errege Orkestra Filarmonikoko zuzendari laguntzaile izendatua izan zen.

Zubin Mehtak, laster lortu zuen zuzendari nagusi izatea, 1960an Montrealeko Orkestra Sinfonikoko musika zuzendari izendatua izan zenean, 1967 arte mantendu zuen postua. Jarraian, honako kargu hauek izan zituen: Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoko musika zuzendaria (1962-1978), New Yorkeko Orkestra Filarmonikokoa (1978-1991), postu horretan gehien iraun zuena izan zelarik. Israelgo Orkestra Filarmonikoak, 1969an, Zubin Mehta, musika aholkulari izendatu zuen, 1977an musika zuzendari, eta, 1981ean, biziarteko zuzendari. Gainera, 1998tik, Municheko Bavariako Estatu Operako musika zuzendari ere izan da. Municheko Orkestra Filarmonikoak, Ohorezko Zuzendari izendatu zuen.

Bere jatorrizko herrialdea zen Indiatik eta bere sorterria zen Mumbaitik birak egin zituen,1984an New Yorkeko Orkestra Filarmonikoarekin, eta berriz, 1994ko azaroa eta abenduan, Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin, Itzhak Perlman eta Gil Shaham bakarlariekin. 1990ean, Maggio Musicale Fiorentinoko orkestra eta Erromako Operako Antzokiko orkestra zuzendu zituen, Hiru Tenoreen lehen kontzertuan. 1994an berriz egin zuen, oraingoan Los Angeleseko Dodger Stadiumean. 1994ko ekainean, Mehtak, Mozarten azken lana izan zen Requiema interpretatu zuen, Sarajevoko Orkestra Sinfonikoko partaideekin batera, Sarajevoko Liburutegi Nazionalaren hondakinetan, gatazka armatuaren biktimen eta Jugoslaviar Gerretan hildako milaka pertsonen omenezko kontzertu batean.

1999ko abuztuak 29an, Gustav Mahlerren 2. Sinfonia, Berpizkundea izenekoa zuzendu zuen, Buchenwaldeko kontzentrazio zelaiaren inguruan, Weimar hiri alemaniarrean. Kontzertua, Bavariako Irratiko Orkestra Sinfonikoak eta Israelgo Orkestra Filarmonikoak eskaini zuten, bata bestearen ondoan jarriz.

1997 eta 1998 Zhang Yimou zine zuzendari txinatarrarekin elkarlanean aritu zen Pucciniren Turandot operako ekoizpen batean, Florentzian eta ondoren Pekinen egin zena, non antzeztua izan zen, Hiri Debekatuan, 300 estra baino gehiago eta 300 soldadu erabiliz, zortzi antzezpen historikotarako. Ekoizpen honen egitea, The Turandot Project izeneko dokumental batean kontatua izan zen, non Zubin Mehtak egiten duen narrazioa.

Mehta, bereziki ospetsua da, erromantizismo ondorengo arlo sinfonikoko bere antzezpenengatik, bereziki, Anton Bruckner, Gustav Mahler eta Richard Strauss bezalako konposatzaileena. Egin du, baita ere Sitarrarentzako 2. kontzertuaren grabazio bat, Ravi Shankar instrumentari indiarrarena, beronekin eta Londresko Orkestra Filarmonikoarekin. Bere zuzendaritza, ospe handikoa da distiratsua eta agertokian indartsua delako.

2000n, bere anaia Zarin Mehta, New Yorkeko Orkestra Filarmonikoko zuzendari exekutibo izendatua izan zen. 2001ean, Indiako Gobernuak, Padma Vibhushanarekin ohoratu zuen, Indiako bigarren sari zibilik garrantzitsuena.

2005eko uztaila eta abuztua artean, Mumbai bisitatu zuen, eta Mehli Mehta Musika Fundazioak antolatutako programa bat ere gainbegiratu zuen.

2005eko abenduak 26an, 2004ko Indiako ozeanoko lurrikararen lehen urteurrena zela eta, Zubin Mehtak, Bavariako Estatu Orkestrarekin batera, lehen aldiz Madrasen (gaur egun Chennai) jo zuten, mundu osoan ospetsua den Madraseko Musika Akademian. Tsunamiaren omenezko kontzertu berezi hau, Madraseko alemaniar kontsulatuak antolatu zuen, Bhavan/Goethe Max Mueller Institutuarekin batera. Taldeak, banan-banan aukeratutako gonbidatuz betetako auditorio batean jo zuen. 3.000 pertsona inguru joan ziren, horien artean, Amartya Sen (Ekonomiako Nobel Sariduna) eta Tamil Naduko gobernaria zen Surjit Singh Barnala bezalako pertsona garrantzitsuak. Delhin ere jo zuten abenduak 28an, Indira Gandhi Estadioan. 2006 izan zen Bavariako Estatu Orkestrarekin bere azken urtea.

2006ko irailean, Kennedy Centerrak, Zubin Mehta maisua, urteko Kennedy Center Honors saria jaso zuenetako bat bezala iragarri zuen, 2006ko abenduaren 2an eman zirenak.

Mehta, Nancy Kovackekin ezkonduta dago, zine eta telebistako aktore bat. Bere bizitza, Terry Sandersen Portrait of Zubin Mehta eta Zubin: The Zubin Mehta Story izenburua duen Martin Bookspan eta Ross Yockeyren liburu batean dokumentatua izan da.

2005etik, Sofia Erregina Arte Jauregiko zuzendari nagusia da (Lorin Maazelekin batera), Valentziako Arte eta Zientzien Hirian.

2008ko maiatzak 24an, Honoris Causa Doktore izendatu zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zubin Mehta Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Igor Markevitx
Musika Zuzendaria, Montrealeko Orkestra Sinfonikoa
1961-1967
Ondorengoa
Franz-Paul Decker


Aurrekoa
Eduard van Beinum
Musika Zuzendaria, Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoa
1962-1978
Ondorengoa
Carlo Maria Giulini


Aurrekoa
Jean Martinon
Musika Zuzendaria, Israelgo Orkestra Filarmonikoa
1968-
Ondorengoa
'


Aurrekoa
Wolfgang Sawallisch
Musika Zuzendari Orokorra, Bavariako Estatu Opera
1998-2006
Ondorengoa
Kent Nagano


Aurrekoa
'
Musika Zuzendaria, Valentziako Sofia Erregina Arte Jauregia
2006-Egundaino
Ondorengoa
'

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]