Zubizuri
Wikipedia(e)tik
| Zubizuri | |
|---|---|
Zubizuri zubia Campo Volantinetik ikusia |
|
| Lerroak | Oinezkoa |
| Zeharkatzen du | Bilboko itsasadarra |
| Non | Bilbo, Bizkaia |
| Diseinatzailea | Santiago Calatrava |
| Materiala | altzairua |
| Luzera osoa | 75 |
| Altuera | 15 |
| Eraikitzen hasi zen urtea | 1990 |
| Eraikitzen amaitu zen urtea | 1997 |
| Irekitze-data | 1997ko maiatzaren 30a |
| Bidesaria | Ez |
Zubizuri Bilboko oinezkoen zubi bat da, Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatua. Bilboko itsasadarraren gainean eraikia, Uribitarte eta Campo Volantin pasealekua batzen ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Eraikuntza
Lanak 1990an hasi[1] eta 1997ko maiatzaren 30ean inauguratu zuten eta Calatravaren estilo berezia jarraitzen du[2], bela untzi batean oinarriturik. Kristala eta altzairua erabili ziren eraikitzeko[3].
Sarbide moduan, plataforma bi ditu, bakoitzak eskailerak eta aldapa bat dituenak.
Zubiaren zorua kristalezkoa da. Hasieran arkitektoak zoru hori gardena izatea nahi izan zuen, baina azkenean kristal opakoa erabili zuten. Neguko goiz hotz batzuetan zubia itxi beharra egoten da, kristala izoztu eta bertatik igarotzea arriskutsua izaten delako.
[aldatu] Kritikak
[aldatu] Arkitektoen ikuspuntua
Zubia zabaldu zutenetik, aditu askok Zubizuri Bilbo berriaren ikurtzat hartu dute, turismoentzako erakargarria delako. Alexander Tzonis arkitektura irakasleak[4] Honela dio:
"Zubiaren bihurgune-eraikuntzaren adimen, bizkortasun eta originaltasunek egunerokotasuna eta hiriko gainbehera aurre egiten dute, itxaropena eta garai hoberenak imajinatzeko mezua ekarriz."
Hala ere, badaude beste ikuspuntu ezberdina duten beste adituak, tartean Matthew Wells zubi ingeniariak:[5]
"Tamalez, altzairuzko egitura arina eta hegalhorma-bularra arteko kulunka behartuta dago, eskulturazko jostailu baten moduan, eta zorua ukitzen du deseroso."
[aldatu] Irekiera eta geroko historia
Zubia baliagarrigabetzat hartu da zabaldu zutenetik: kristalezko zorua famatua bihurtu da hirian, Bilboko klima hezean irristatzea erraza delako[6].
Jatorrizko diseinuak ezkerraldetik Uribitarte kaiarekin lotura du, erabilgarriagoa den Mazarredo zeharkalearekin baino. Hori dela eta, Bilboko Udalak hasieran aldamioak jartzea erabaki zuten, baina Calatrava protesta egin ondoren kendu zituzten.
2006an, Udalak Arata Isozakiri zubitik Isozaki Atea eraikin berrira doan pasabide berria eraikitzeko baimena eman zion. Calatravak 2007an Bilboko udala eraman zuen auzitara, kalte moralak sortu ziotelakoan[7][8]. Bilboko alkatea den Iñaki Azkunak, zinegotziek lagunduta[6], jabearen eskubideak diseinatzailearenak gailentzen zirela erantzun zion, baita kristalezko zoruaren egoera hiriarentzat garestia leporatu ere (Antonio Basagoiti oposizioaren zinegotziak urtero 6.000 euroko gastua zela esan zuen[6]; Udalak, berriz, 10 urtetan 250.000 eurokoa[9]).
Legegizonek eta herriko arkitektoek alkatearekin bat egin zuten, erreformek Calatravaren eskubideetan ondorioak ez zutelakoan[10].
2007ko azaroaren epaiak, nahiz eta diseinatzailearen alde egin, Isozakiren pasabidea mantendu zuen[11]. Calatravak gora jo eta 2009ko martxoan, Auzitegiak 30.000 euro eman zion Calatravari[12].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Great Buildings Online: Campo Volantin Footbridge
- ↑ Jodidio, Philip "Santiago Calatrava", Benedikt Taschen Verlag GmbH, 1998. ISBN 3-8228-7883-9. photographs, p152-154
- ↑ Broer: Campo Volantin Footbridge
- ↑ Tzonis, Alexander, "Calatrava Bridges", Thames & Hudson, 2005, ISBN 0-500-28579-9
- ↑ Wells, Matthew, "30 Bridges", Laurence King Publishing, 2002, ISBN 1-85669-217-5
- ↑ 6,0 6,1 6,2 El Correo: Entre losetas y y arquitectos 'estrellas'
- ↑ El Correo: Calatrava lleva a los tribunales su guerra con Isozaki por los puentes de Uribitarte
- ↑ El Correo: «Tenían que habernos encargado la prolongación de la pasarela»
- ↑ El Correo: La reparación de las losetas ha costado 250.000 euros
- ↑ El Correo: Juristas dicen que la propiedad intelectual se limita «al diseño» de las obras arquitectónicas
- ↑ El Correo: El juez prima a los peatones en el puente de Calatrava
- ↑ El País: Bilbao, condenado a indemnizar a Calatrava por 'alterar su obra'
| Bilboko itsasadarreko zubiak | ||
|---|---|---|
|
Abusu • Areatza • Arrontegi • Bizkaiko Zubia • Deustu • Erribera • Euskalduna • Larreagaburu • Mesede • Pedro Arrupe • Pontoi • Salbe • San Anton • Udaletxea • Zubizuri |
||

