Zugdidi
|
Zugdidi |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | ზუგდიდი |
| Izen alternatiboa | Zugidi |
| Estatua | |
| Probintzia | Samegrelo-Zemo Svaneti |
| Herritarra | Zugdiditar |
| Koordenatuak | 900) 42°30′N 41°50′E / 42.5°N 41.833°EKoordenatuak: 900) 42°30′N 41°50′E / 42.5°N 41.833°E |
| Eremua | 16.85 km2 |
| Garaiera | 100-110 m |
| Ordu eremua | UTC+4 |
| Biztanleria | 75 900 bizt. (2007) |
| Dentsitatea | 4 504,4 bizt./km² |
Zugdidi[1] (georgieraz: ზუგდიდი) - Georgiako Mendebaldeko Samegrelo (Mingrelia) izeneko herrialde historikoan dagoen hiria da. Herrialde horretako ipar-mendebaldean dago kokatuta. Txkhousi ibaiaren ertzean kokatua. Hiria Tbilisitik 318 km-ra dago mendebalderantz, Itsaso Beltzeko kostaldetik 30 km-ra eta Egrisi mendilerrotik 30 km-ra. Itsas-mailatik gora 100-110 m-ra dago. 2007an 75.900 biztanle zituen (%99 georgiarra da). Hiria, Samegrelo-Zemo Svaneti herrialdeko hiriburua da, hau da, Samegrelo eta Svaneti biltzen dituen herrialdearena.
“Zugdidi” izenaren esanahia “muino handia” da Laz-Mingreliar (Kolkiar) hizkuntzan. Arkitektura aldetik, aipagarriak dira Erreginaren jauregia eta Nikoren jauregia (egun Dadiani izeneko museoak dira, biak ala biak XIX. mendekoak), Blachernae Andre Mariaren eliza (1825-30 u.) eta Mantzkhvar-kari eliza (X-XIV. mendeak). Era berean, Lorategi Botaniko zaharra dago (Erreginaren lorategia) eta hiriko bulebarra, Rafiel Eriztavik sortua.
Historikoki, Zugdidi Mingrelia printzerriko (Odishi) hiriburua izan zen 1867 arte, Errusiako Inperioak printzerria deuseztatu zuen arte, alegia.
1993an hirian Georgiako lehen presidentea izandako Zviad Gamsakhurdiaren administrazioa egon zen.
Napoleon Bonaparten hil-mozorroa ikusgai dago Zugdidin, Dadiani Jauregiaren Museoan, baina museo horretako altxorrik preziatuena Andre Mariaren hil-oihal bat da.
Galeria [aldatu]
-
Niko Dadian palace.jpg
Nikoren Jauregia
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |