Zugzwang

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chess zhor 26.png
Chess zver 26.png
a8 b8 c8 d8 e8 f8 g8 h8
a7 b7 c7 d7 e7 f7 g7 h7
a6 b6 c6 d6 e6 f6 g6 h6
a5 b5 c5 d5 e5 f5 g5 h5
a4 b4 c4 d4 e4 f4 g4 h4
a3 b3 c3 d3 e3 f3 g3 h3
a2 b2 c2 d2 e2 f2 g2 h2
a1 b1 c1 d1 e1 f1 g1 h1
Chess zver 26.png
Chess zhor 26.png

Zugzwang xakean dagoen posizio kaltegarria da, amaiera aldera eman ohi dena. Jokalaria zugzwang posizioan dago baldin eta bere edozein mugimendu bere kalterako baden. Terminoa alemanetik dator, zeinetan zug jokaldia den eta zwang, bortxa. Zugzwang egoerak partida galtzea ere ekar dezake.

Erakutsitako diagraman beltzak zugzwang egoeran leudeke, zeren eta egin lezaketen gauza bakarra litzateke ...Ee7. Jarraipena Ec7 litzateke eta, beltzek edozer eginda ere, zuriek peoia dama gisa koroatuko lukete; ondorioz, beltzek galduko lukete.

Txanda zuriena balitz, berriz, haiek ere zugzwang egoeran egongo lirateke: Ed6 eginez berdinketa litzateke, errege beltza itota egongo litzatekeelako eta, beste edozein jokaldi egitekotan peoia galduko lukete, berdinketa emanez.