Zumberge kostaldea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zumberge kostaldearen kokapena Portillo uhartearen iparraldean.

Zumberge kostaldea (ingelesez Zumberge Coast) Ronne izotz hesiaren gainean dagoen Weddell itsasoaren kostalde zatia da, penintsula antartikoaren Palmer Lurraldea eta Ellsworth Lurraldearen arteko mugaren bi aldeetan dagoena, 2009an Antartikan Ikertzeko Batzorde Zientifikoak definitu zuena, Evans izotz korrontearen lurrerako konexio lerroan. 2009 baino lehen Zumberge kostalde guztia Ellsworth Lurraldearen zatitzat hartzen zen, iparralderantz Adams lurmuturreraino iristen zena.

Zumberge kostaldearen ipar muturra Zumberge lurmuturra da, Orville kostaldearekin muga dena, bere hegoaldeko muga Herkules lakurako hego sarrera delarik, Edith Ronne Lurraldearekin muga dena. Antartandeek Bellingshausen itsasoan dagoen Bryan kostaldeagandik banatzen dute, eta Ellsworth mendiek Ellsworth lurraldearen barnealdetik banatzen dute.

Zumberge kostaldea 1961 eta 1966 bitartean kartografiatu zuen airetik hartutako argazkien bidez Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak, eta Landsat I satelitearen irudi bidez 1974ko urtarrila eta otsaila artean. Baita ere Marie Byrd Lurraldean dagoen Siple Basetik abiatzen ziren radardun zunden bidez.

Zumberge kostaldea izena Antartikako Izendapenari Buruzko Batzorde Kontsultiboak eman zion 1986an James Zumberge geologo estatubatuarraren omenez, nork 1957 eta 1964 bitartean Ronne izotz hesiari buruzko ikerketak zuzendu zituen.

Fowler penintsula kostaldean nabarmentzen da Weddell itsasoan barneratuz, bere iparraldeko kostaldea Evans izotz korrontean eta hegoaldekoa Carlson lakuan daudelarik. Azken honek Fletcher penintsulatik banatzen du. Kostalde parean Portillo uhartea nabarmentzen da.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak Zumberge kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Hiru aldarrikapenak Itun Antartikoan mugatzen ditu

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak .
  • Txilek
  • Erresuma Batuak Zumberge Coast