Zuntza etxeraino

Wikipedia, Entziklopedia askea

FTTH (ingelesezko Fiber To The Home esalditik hartua) edo zuntza etxeraino telekomunikazio teknologia bat da. FTTx siglen barnean dago definiturik eta zuntz optikoko klabeak eta banatze sistema optikotan erabiltzean data, Triple Play zerbitzuak eskaini nahian: harpideturik daudenei, telefonia, banda zabaleko internet eta telebista eskaintzea.

Azken urteetan, teknologia honen bilakaera goranzkoa da, EEUU, Kolonbia, Uruguai, Japonian eta Europako herrialdeetan batez ere, non ADSL eskaintzak beheraka doazen, eta zuntz optikoaren eskaintzak goraka.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FTTH teknologiak proposatzen duena, zuntz optikoa erabiltzailearen etxeraino eramatea da. Zuntz optikoaren sarrera, harpidetuaren eta azkenengo distribuzio adabegiaren artean, bat edo bi zuntz optikorekin egin daiteke erabiltzaile bakoitzeko(1-1 konexioa) edo zuntz optiko pasiboaren bidez egin daiteke.

Zuntz optiko pasiboak erabiltzen dituzten arkitekturak, elementu elektronikoak ez dituzten eta begizta bat den sistema bezala ezagutzen dira. Honen elementu nagusia splitter bat da. Elementu honek, argiaren pultsuaren norabidearen arabera, zatikatu egiten du sartu aurretik, eta zuntz ezberdinetatik banatu eta zuntz berdin batean elkartzen du argia. Arkitektura honen filosofia, terminal ezberdinen arteko kostuak murriztean datza, zuntz optikoak gutxituz. Honela, adibidez, splitter batekin, igorleak bidalitako bideo bat momentuoro zuntz berdinetik doa eta bukaeran, etxe bakoitzetara iristean, zatikatu eta bakoitzari berea emango dio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]