Zurezko haize instrumentu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zurezko haize instrumentuek, beste musika tresna batzuen antzera, familia bat osatzen dute orkestra sinfonikoetan. Familia honen barruan, bost edo sei musika tresna desberdin daude orkestretan: zehar txirula, klarinetea, oboea, fagota, korno ingelesa eta zehar txirula txikia, italieraz piccolo ere deitzen dena. Zehar txirula handiaren kasua, berezia da. Zurezko haize instrumentuen familiaren barnean dagoen arren, hasieran zurarekin egiten baitziren, aspaldian metalikoak izaten dira. Orkestra sinfoniko batean, musika tresna guzti hauek kontutan hartuz gero, 18 instrumentu osatzen dute guztira. Zehar txirulak, ohi, zuzendariaren ezkerraldean daude. Beste guztiak, berriz, eskuinaldean.

Orkestran ohi agertzen ez diren zurezko beste haize instrumentu batzuk ere badaude. Adibidez, okarina, dultzaina, gaita eta saxofoia, ezagunenen artean.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zurezko haize instrumentu