Zuringo
Wikipedia(e)tik
Zuringoak gorringoa inguratzen du.
Zuringoa (izen arrunta) edo albumena (izen zientifikoa) arrautzak gorringoaren inguruan duen likido erdigardena da, enbrioia elikatzen eta babesten duena. Arrautzaren zitoplasma da, eta, nagusiki, uretan disolbatutako %15eko proteina kopuru batean datza. Gorringoak ez bezala, zuringoak gantz kopuru oso urria du. 80 °C-an berotzen bada, koagulatu egiten da, eta kolore zuria hartzen du.
Zuringoak, gizakientzat, erabilera asko du, batez ere sukaldaritzan, eta, honen barnean, gozogintzan nagusiki, muntatuz, merengea eta beste gozo batzuk egiten baitira. Pastelak estaltzeko ere erabil daiteke. San Blas opilei, labetik atera ondoren, arrautza zuringo muntatuzko geruza bat ematen zaie.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.