Zuzendariari gutun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arthur Conan Doyle idazlearen gutuna identifikatu gabeko egunkari bateko zuzendariari, 1895ko irailekoa.

Hedabide bati, tradizionalki idatzizko hedabide bati, argitaratzeko bidatzen zaion gutun formal itxurako testu-tipo bat da zuzendariari gutuna edo editoreari gutuna. Formalki zuzendari igortzen zaion argitaratzeko testua izaten den arren, benetako hartzailea publikoa izateko idazten dira. Zuzendaria edo editorea bitartekari legez erabiltzen da.

Prentsa idatziaren bezero batek, hedabidea irakurtzen duen irakurle batek, sinatu egin ohi du zuzendariari gutuna. Hedabide gehienek ez dute argitaratzen zuzendari igorritako gutunik egileak bere burua ondo identifikatzen ez badu. Halaber, hedabide gehienek, ohar batean, horrelako gutunetan agertzen diren informazioak eta iritziak egilearen ardurapean uzten dituzte.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutun formal hauek, normalean hasierako azalpen batzuk izaten dituzte, gai nagusia aurkezteko; gutunaren sarrera. Gero gaiari eusten zaio azalpenak emanez edota iritziak, tesiren bat defendatzen; gutunaren gorputza. Azkenik, gaiari bukaera emateko ondorioren bat ateratzen da, eskaera bat egiten da edota besterik gabe kexa bat laburbiltzen da; gutunaren amaierako paragrafoa(k). Argitaratuko den testuarekin batera beste testu batzuk ere eransten dira. Hemen atarikoak deituko diegu.

Atarikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan argitaratuko den testutik kanpo zenbait kontu aurkeztu ohi dira. Igorlearen identifikazio datuak esaterako. Argitaratuko den testua igorlearen zenbait datu pribaturekin aurkezteko ohitura egoten da: izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia, poste-e helbidea, pasaporte zenbakia...

Gutuna non eta noiz idatzi den idatzi ohi da, hau da zein herri edo hiritan idatzi den eta data baina datu horiek, gero, ez dira zertan argitaratu.

Gutun formaletan ohikoak diren adeitasun formulak, hasierako eta amairako agurrak ere eransten dira argitaratuko ez den aurkezpen testu labur batean.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutun formaletan ohikoak diren hasierako formulak erabiltzen dira hemen berriro ere. Gaurko euskaraz, esate baterako "Zuzendari hori,". Hasierako formula horren ostean zuzenean jotzen da gutuna igorri izanaren kausa nagusira eta gai nagusian edo tesi nagusian hasierako azalpenak ematen dira.

Gutunaren gorputza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azalpen nagusiari edo tesi nagusiari eusten zaio. Normalean hiruzpalau paragrafotan azalduko da azaldu beharrekoa edo emango dira eman beharreko iritzi eta aholkuak.

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutun formaletan ohikoak diren amaierako formulak erabiltzen dira hemen berriro ere. Gaurko euskaraz, esate baterako "adeitasunez," besalako esapideak oso ohikoak dira. Igorleek, normalean, bere sinadurarekin igorri ohi dituzte bere zuzendari gutunak. Sinaduraren ondoan izen-deiturak ondo ulertzeko moduan agertu ohi dira. Izen-deitura horiek, gehienetan, argitaratuko dira, igorleak aipatzen duen lekuaren izenarekin batera. Bide beretik, askotan, igorlearekin izen-deiturekin batera igorlearen karguaren edo arduraren berri ematen da, erakunde pribatu edo publiko baten duen kargua edo arduraren berri ematen da. Izan ere, askotan zuzendariari igorritako gutunak erakunde baten aldeko jarrera agertzeko igortzen dira, erakundea defendatzeko, eta igorleak erakundean duen lanpostua ez du ezkutatzen, eta nolabait, askotan, erakundearen izenean idazten du.

Hedabidearen oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendariri gutunen espazioan hedabideek ohar batzuk argitaratu ohi dituzte. Nola bidali zuzendariari gutuna eta zein baldintzatan argitaratuko diren. Gutxieneko eta eta batez ere gehieneko karaktere edo hitz kopuruak markatu ohi dituzte. Hedabide bakoitzaren estiloaren arabera zuzendari gutuna idatzi duen igorlearen datuak ematen dira. Nondik idatzi den aipatzea, igorlearen herria edo hiria aipatzea, oso ohikoa da.

Argitaratze[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabidearen kontu geratzen da zuzendariari igorritako zein gutun argitaratu eta zein ez. Hedabide bakoitzak bere politika izan ohi du kontu hauetan, eta jakina, politika horiek aldako izan daitezke eta gerta daiteke argitaratze politika batzuetan kontraesanak sortzea. Ohikoa izaten da igorlea behar bezala bere burua identifikatzen ez denean gutuna ez argitaratzea. Hedabide bakoitzak igorlea ondo identifikatutzat jotzeko bere irizpideak markatuko ditu.

Hedabide batzuk jasotako gutunak editatzeko eskubideari ez diote uko egiten eta igorritako gutuna laburtu, aldatu, orraztu egiten dute. Izenburu berri deigarriago bat erantsi ere egin ohi dute batzuek. Testuaren azken edizioa eta maketazioa hedabideko erredaktoreen esku geratu ohi da.

Hedabide ia guztiek bere egiten dute argitaratzeko edo ez argitaratzeko eskubidea.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuzendariari gutun Aldatu lotura Wikidatan