Gidatzaile (geometria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuzentzaile (geometria)» orritik birbideratua)
Irudian, urdin koloreko zirkunferentzia gidatzailea da, eta beltza koloreko zirkunferentzia sortzailea da. Horri lotutako puntu batek epitrokoide deituriko irudia sortzen du: gorri koloreko kurba.

Geometrian, gidatzailea edo zuzentzailea lerro zuzena, gainazala edo bolumena da, sortzaile izeneko beste lerro zuzen, gainazal edo bolumen batek biraketa-irudia sortzeko egiten duen ibilbidea gidatzen duena.

Gidatzailea lerro zuzena bada, eta sortzailea beste zuzen bat haren inguruan biratzen dena, gainazal konikoak, zilindrikoak eta abar sortzen ditu. Sortzailea kurba bat bada, esferak, elipsoideak eta abar sortzen ditu. Sortzailea gidatzaile bat edo gehiagoren gainean higitzen bada, gainazal erregelatu bat sortzen du.

Gidatzailea lerro makotua ere izan daiteke, esaterako, zirkunferentzia bat biratzen denean beste zirkunferentzia gidatzaile baten gainean, ukituz. Sortzaileari lotutako puntu batek erruleta zikloidal deituriko ibilbide makotua sortzen du.

Elipsea (e=1/2), parabola (e=1) eta hiperbola (e=2), finkatutako fokuak F eta gidatzailea edo zuzentzailea (e=∞).

Konikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koniketan, gidatzailea edo zuzentzailea fokuarekin batera konikaren definizioan parte hartzen duen zuzena da. Konikaren puntu bakoitzetik fokura dagoen distantziaren eta zuzentzailera dagoen distantziaren arteko zatidura konstantea da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]