Zvenigorod

Koordenatuak: 55°44′N 36°51′E / 55.73°N 36.85°E / 55.73; 36.85
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zvenigorod
Звенигород
hiri/herria
Moskova ibaia Zvenigoroden Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Moskuko oblasta
Hiri okrugaOdintsovsky Urban Okrug
Izen ofizialaЗвени́город
Jatorrizko izenaЗвенигород
Posta kodea143180–143185
Geografia
Koordenatuak55°44′N 36°51′E / 55.73°N 36.85°E / 55.73; 36.85
Map
Azalera28 km²
Altuera150 m
Demografia
Biztanleria22.317 (2020)
386 (2019)
Dentsitatea585,54 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1152
Telefono aurrizkia49869
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakSanta Vittoria in Matenano, Mahiliou eta Bijie
http://www.zvenigorod.ru/

Zvenigorod (errusieraz: Звени́город) mendebaldeko Errusian dagoen Mosku oblasteko hiria da. Moskova ibaiaren ertzean dago, Moskutik 53 km mendebaldera[1]. 2010ean 16.395 biztanle zituen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkeologia ikerketek erakutsi dutenez, kokalekua XII. mendetik existitzen da. Lehenbiziko aipamen idatzia, berriz, 1339koa da. XIV. eta XVI. mendeen artean Moskuko mendebaldeko sarbideen babes postua izan zen. Garai hartan eraiki zen Gorodok izeneko kremlina, Moskova ibaiaren ertzean dagoen eta 46 mko garaiera duen lurrezko gotorlekua. Bertako Jasokunde katedralaren barnealdea Andrei Rublioven margoez apaindurik dago. 1398an, Juri Zvenigorodsky printzeak Sava Storozhevski monasterioa eraiki zuen Zvenigorodetik kilometro batera[1].

1784an hiri estatusa jaso zuen. XIX. mendean Moskuko intelektual ugari bizi izan ziren bertan. Datxa nabarmen asko eraiki ziren. Horietako batzuk, hala nola Sergei Taneievena, Anton Txekhovena eta Isaac Levitanena, museo bihurtu dira.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.