Zygmunt Bauman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zygmunt Bauman (Poznan, Polonia, 1925) soziologo, filosofo eta saiakeragile poloniarra da. Oso ezaguna da "modernitate likidoaren" terminoa erabili eta garatzeagatik. 2012. urtean, Alain Touraine soziologoarekin batera, Asturias Printze Saria -Komunikazio eta Humanitate arloan- eskuratu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poznanen jaio zen. Familia judutar umilekoa da. Naziengandik aldegiteko, Sobietar Batasunera joan egin zen; urte batzuk geroago Poloniara bueltatu zen. Bertan, Alderdi Komunistaren barruan egon zen eta Vartsoviako Unibertsitatean Filosofia eta Soziologia irakaslea izan zen. 1968. urtean, berriz ere, Poloniatik aldegin behar izan zuen. Hain zuzen ere, herrialde horretako alderdi komunistak garatu zuen politika antisemita zela eta. Hurrengo urteetan, soziologia irakatsi du Israel, Kanada edo AEB bezalako herrialdeetan. 1971. urteaz geroztik, Ingalaterran bizi da. Leedseko Unibertsitateko irakaslea da. Gainera, 1990. urtetik aurrera irakasle emeritua. Bere obra 1950eko hamarkadan hasten da eta besteak beste, klase sozialei, sozialismoari, holokaustoari, hermeneutikari, modernitateari, postmodernitateari, kontsumismoari buruz, globalizazioari eta pobrezia berriari buruz mintzo da.