Abarka

Wikipedia, Entziklopedia askea

Abarka Pirinioen inguruko herrietan tradizionala den oinetako mota bat da. Abarkek behatzak eta oinazpiak besterik ez dute estaltzen. Lehen, txahal-larruz egiten ziren; eta artilezko lokarriak zituzten, galtzerdien gainetik lotzeko. Gaur egun, berriz, kautxuz egindako abarkak ere badira. Abarkak egiten dituen pertsonari abarkagin deritzo.

Aspaldi, nekazaritza lanetarako, artzaintzarako eta dantza egiteko erabiltzen ziren. Abarketa eta sandaliak erosoagoak zirenez, baina, abarken erabilera gutxituz joan zen. Gaur egun, nagusiki, dantzarako erabiltzen dira.

Abarkak erabiltzen dituzten pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.