Bihurritu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bihurritu
Deskribapena
Motakaltea
zaintiratuak eta bihurrituak
Espezialitatealarrialdietako medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10T14.3
GNS-9848.9
MedlinePlus000041
eMedicine000041

Bihurritu, zaintiratu edo zainbihurtu giltzadura baten lesio traumatikoa da: bat-bateko tortsioaren ondorioz gertatzen da, edo lotailuen erresistentzia gainditzen duen edozein trauma handiren ondorioz. Lotailuaren zuntzak urratzetik hasi, eta haiek erabat hausterainokoa izan daiteke. Giltzadura-gainazalek ez dute normalean beren arteko kontaktua galtzen, eta ez dago, beraz, lokadurarik. Mina eta, batzuetan, ekimosia ere agertzen dira, eta giltzadura handitu egiten da.[1] Ez da luxazioekin nahasi behar, hauek larriagoak dira eta.

3 gradutakoak izan daitezke

I. mailako bihurdurak: lotailuak luzatzen dira. Lesio arina da, luzatze apur batekin hobetu daitekeena.

II graduko bihurdurak: lotailuak partzialki urratuta daude. Baliteke benda bat edo igeltsu bat erabili behar izatea.

III graduko bihurrituak: lotailuak guztiz urratuta daude. Litekeena da lesio larri honengatik ebakuntza behar izatea. [2]

Motak [3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskumuturrekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskumuturraren zaintiratuen arrazoirik ohikoena zartadurak dira, esku baten gainean erortzearen ondorioz, eusten duten lotailuen tentsioa edo haustura eragiten dutenak. Hala ere, bihurdurak maiztasun erlatiboarekin ere gertatzen dira objektu astun bati esku bakarra irekita eta altxatuta eusten saiatzean edo kirola egitean.

Belaunekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belauneko zaintiratua artikulazioaren torsio-fenomeno bat da. Femurra, tibia eta peronearekin egonkortzea ahalbidetzen duten lotailuak luzatzea edo haustea dakar. Lotailu- eta menisko-lesioak oso ohikoak dira artikulazioan tentsio handia eragiten duten kiroletan, hala nola futbola, saskibaloia, tenisa, etab., baina erorketetatik, irristetatik eta behartutako mugimenduetatik ere gertatzen dira, oin bat lurrean itsatsita geratzen denean, belauna bihurritzen da, esaterako.

Kontu handiz ibili behar da belauneko bihurritu bat ebaluatzean, belauneko bihurridurak, batez ere kirolean gertatzen direnean, belauneko lesioak ekar ditzaketelako: rotulan lesio bat edo lotutako haustura bat eramatea.

Horregatik alerta seinaleei erreparatu beharko zaie, eta hauetako baten bat izanez gero, medikuarengana jo.

  • Min izugarria
  • Hanka lurrean ezin jarri
  • Arkulazioaren luxazioa
  • Hantura handia
  • Lehenengo 24 orduetatik aurrera sintomak txarrerantz joatea

Orkatilakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkatilaren lotailu nagusiak albo-erdiko, alboko eta sindesmosizko lotailuak dira (aurreko eta atzeko tibiofibular eta hezur arteko lotailuak). Orkatila mobilizatzen duten muskuluak bi taldetan banatzen dira, oina dortsiflexatzen dutenak eta plantarflexioa sortzen dutenak. Hauek kaltetzean gertatuko da zaintiratua.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintomak desberdinak izango dira, lesioaren larritasunaren arabera, eta honako hauek izan daitezke:

  • Mina
  • Hantura
  • Ubeldura
  • Kaltetutako artikulazioa mugitzeko gaitasun mugatua [4]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aplikatu hotza berehala hantura murrizteko. Izotza jarri ezkero ez aplikatu zuzenean azalean, erabili ohial bat. Gehienez 20 minutuz.
  • Benda kaltetutako eremuaren inguruan, baina ez estu, mugimendua mugatzeko.
  • Mantendu hanturatutako artikulazioa bihotzaren mailatik gora altxatuta, lo eginda ere.
  • Atseden hartu kaltetutako artikulazioa hainbat egunez.
  • Saihestu artikulazioan pisua jartzea, horrek lesioa larriagotu dezakeelako. [5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]
  2. U.S. National Library of Medicine. (n.d.). Atención postratamiento para el esguince De Tobillo: Medlineplus Enciclopedia Médica. MedlinePlus. Retrieved March 7, 2023, from https://medlineplus.gov/spanish/ency/patientinstructions/000574.htm
  3. (Gaztelaniaz) «Torceduras, esguinces y lesiones osteomusculares» El Farmacéutico (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  4. Mayo Foundation for Medical Education and Research. (2022, October 27). Esguinces. Mayo Clinic. Retrieved March 7, 2023, from https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/sprains/symptoms-causes/syc-20377938#:~:text=Un%20esguince%20es%20un%20estiramiento,%2C%20hielo%2C%20compresi%C3%B3n%20y%20elevaci%C3%B3n.
  5.  Esguinces: Medlineplus Enciclopedia Médica [Internet]. MedlinePlus. U.S. National Library of Medicine; [cited 2023Mar7]. Available from: https://medlineplus.gov/spanish/ency/article/000041.htm

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]