Burokrazia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Burokrazia eraginkortasunik eza eta moteltasuna dakarren administrazioaren funtzionamendu-modua da, erabaki-ahalmenik gabeko hierarki maila anitz izatea ezaugarri duena[1]. Kontrakoa adhokrazia da.

Burokraziak, normalean, politika sortzea baino politika aldarrikatzen du. Legeak, politikak eta aginduak buruzagiek sortzen badituzten ere, burokraziak inplementatzen du. Horrela, praktikan, politika baten interpretazio eta betearazpenak eragin informala sortu dezake. Burokrazia buruzagien zuzendaritzapean dago, botere betearazle edo administrazio-kontseilua izanda. Era berean hauek hautesle edo akziodunen aurrean erantzuleak dira, baina hauek erakundearekin harremanak dituztenean ez dute buruzagiekin izan baizik eta burokratekin.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burokrazia hitza frantseseko “bureaucratie” hitzetik dator. “Bureau”-k idazmahi edo bulego esan nahi du[1]. Bestalde, “cratie” atzizkiak jatorri grekoa du (-krátos) eta boterea edo gobernua adierazten du. Beraz, burokrata bat idazmahai baten atzean boterea duen norbait bezala definitzen da.

“Bureau” hitz frantsesa latineko “burra”-tik dator eta honek ile-sorta edo balio gutxiko artilea esan nahi du. Antzina, idazmahaietan dirua kontatzeko edo idazteko artilezko tapizak jartzen zirelako da hau.

Krátos hitz grekoa, berriz, jatorri indoeuroparra duen “kar-” erroarekin lotzen da eta honek gogor esan nahi du.

Jatorria eta terminoaren eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burokrazia terminoa Max Weber ekonomialariaren lanetan aurki dezakegu, Burokraziaren Teorian enpresak nola antolatzen diren aztertzen duen teorian. Weberrek burokrazia antolaketa bat bezala definitu zuen, arauen eta normalizatutako prozedura batean oinarrituta. Weberren teoriak zazpi oinarri ditu:

  • Arauen formalizazioa
  • Lanaren zatiketa
  • Hierarkia
  • Inpertsonaltasuna
  • Lehia teknikoa
  • Propietateen banaketa
  • Funtzionario bakoitzaren aurreikustea

Giza antolakuntzarako modu bat da burokrazia; arrazionaltasunean, baliabideen egokitzapena helburuak lortzeko eta helburuak bilatzeko eraginkortasunean oinarritzen dena.

Gaur egun burokrazia mota ezberdinak daude:

  • Burokrazia administratiboa: Hiritar guztien berdintasuna lortzeko asmoa dauka
  • Burokrazia profesionala: Enpresetan edo lana era deszentralizatuan egiten duten erakundeetan aurkitzen da
  • Burokrazia sindikala: Langileen eskubideak babesten dituzten organismoetan aurkitzen da.
  • Burokrazia Weberianoa: Max Weber sortu zuena.
  • Burokrazia Marxista: Karl Marx ekonomialariaren ikuspuntutik sortzen da.

Burokraziaren pertzepzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burokraziaren gaia oso anitza da, hau, XX. mendeko gairik ikertuenetarikoa izan da izan duen influentziagatik. Hainbat ikuspuntu desberdin daude burokraziaren pertzepzio teorikoei buruz. Autore batzuentzako konnotazio positiboak ditu eta beste askorentzako negatiboak. Konnotazio positiboak defendatzen dituzten autoreen barruan daude: Adam Smith, Weber eta Hegel korronte ekonomiko eta soziologikoa dutenak. Haien ikuspuntutik, burokrazia administratiboaren eredua Estatua administratzeko forma bat da eta honek gizarteari atxikituta dauden hainbat gatazkatan lagunduko zuen. Bestetik, konnotazio negatiboak defendatzen dituzten autoreen barruan daude: Karl Marx, Robert Michel eta Marcuse, korronte marxista dutenak; hauek diotenez, gure gizartean existitzen diren arazoak kapitalismoaren emaitzak dira eta elite agintaritzak jorratu egiten duela.

XIX. mendean zehar, burokraziaren hitza hainbat herrialde europarretara zabaldu zen. Han erregimen absolutistetan bizi ziren hainbat kritiko liberalek erabili zuten prozedura okerrak, jokabide zorrotzak eta funtzionarioen jarrera despotikoa desakreditatzeko.

Burokraziak sektore askori on egin die eta beste batzuei eragin die, politika, gizartea eta ekonomiaren ikuspuntutik, teorizatzaile askoren ikasgaia izan da, soziologo, politologo eta historialari askorenak, hauek Estatua nola doan ikasi dute, Weberren hitzetan dominazio tresna bezala kontrolatzen zaituena da. Marx, Guy Peters, Alain Touraine, Oscar Oszlak, Michel, Hegel teoriko bakoitzak interesatu da gai konkretu batean kontuan hartzen bere jatorria, eraketa eta ikerketa, enfasia egiten soziologikoan, ekonomikoan, kulturalean eta administratiboan, politikoan amaitzeko.

Karl Marx[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beharbada, fenomenoaren eta haren ondorioen azterketa orokor bat egiten saiatu ziren lehenak Karl Marx eta Friedrich Engels izan ziren. Haientzat, burokrazia lau iturritatik sortu eta garatzen da: erlijioa, estatua, merkataritza eta teknologia[2].

Oro har, pentsalari horientzat, burokraziak paper negatiboa ere badu (adibidez, Marxek idazten du: «Errealitatean, burokrazia, estatuaren antolakuntza zibil gisa, zibilen egoera sozialaren aurka dago». Burokrazia, «errepublika petral» gisa ere deskribatzen du Marxek. Hala ere, ezberdintasun interesgarri bat sartzen dute: burokrazia estatuaren tresna gisa eta burokrazia gizarte zibilaren tresna gisa (Marxek zein Engelsek —«korporazioetan» edo gilda eta gremioetan— gizarte burges gisa kontzeptualizatzen dutena).

Hala, Marxek iradokitzen du burokrazia, kasu horretan, gizarte burgesaren erakunde politikoen sorrera (korporazioen garapenaren bidez) ahalbidetu duen elementuetako bat bezala eta, gehiago gainera, burokrazia estatuaren tresna ez izatearen posibilitatea, baizik eta ekoizpen-eragileen eta, oro har, «gizarte zibilaren» zerbitzura dagoen tresna bezala. Kontzepzio marxistan, burokraziak ez du aberastasuna sortzen laguntzen, baina produkzio hori gobernatzen (kontrolatu eta antolatzen) du, haren zati bat legeen bidez bereganatuz (zergak, lizentziak, tasak, eta abar). Beraz, kostu soziala da (edo ekoizleentzako kostua), baina onargarria izan daitekeen kostua da, ordena soziala mantentzea ahalbidetzen duen eta produktu komunaren hedapena ahalbidetzen duen neurrian. Orduan, ikuspuntu horretatik, burokraziari dagokion arazoa da ez hainbeste burokraziak gizartean paper legitimoa izan dezakeen, baizik eta rol horren kostua zein den, batez ere, gizarte-klaseek (ekoizpen faktoreen jabeek: proletariotza, kapitalistak, lur-jabeak, eta abar) etengabe eztabaidatzen dute ekoizpen-prozesuko produktuaren banaketaren inguruan (ikus, adibidez, «esplotazio soziala»). Iradoki izan da Marxek ez zuela sakon aztertu burokraziaren eginkizun orokorra, batez ere, klase-ekoizleak boteretik urruntzeko aukerari zegokionez.

Auguste Comte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, eta hark baino lehenago (1851), Auguste Comtek iradokizun bat proposatu zuen, hain zuzen ere zentzu horretan (Système de Politique Positive-n), gobernuari banakako ekintza helburu komunera bideratzeko eginkizuna esleituz. Comterentzat, gobernu hori —hala esan izan da— nahitaez autoritarioa izango litzateke, izan ere, estatu horren ekintza administratzaile zientifiko-teknikoek «lege naturalak» aurkitu eta aplikatzean oinarritzen baita. Comteren ustez, «jakintsu positibistek» dute heztearen zeregin nagusia, bakoitzari bere lekua ulertarazteko, beharrezkoak diren ezagutzak emango dizkion prozesu batean; «gizadiaren organo» gisa duen funtzioa (zehatza izan behar duen sistema baten bidez) programei eta «instituzio-koadroei» buruz banakotasunaren esku-hartzea erabat mugatzera joatea... ahalegindu behar du ikerketa administratiboa (ohiko moduan inplementatuz), zentralizazio bateratua, langileen aldizkako berresleipena harreman pertsonalak saihesteko, eduki zehatzak eta programa zorrotzak dituzten ikastaroak, dena, aldez aurretik planifikatu eta iragarrita dago[3]. Elite tekniko-burokratiko batengatik, lidergo politikoaren eskualdatzea garrantzi handiagoa hartu zuen batzuentzat (ikus, adibidez, «Trotski») geroko kontzepzio marxista ezartzeko saiakeretan. Orokorrean, Comteren proposamena XIX. mendearen bigarren erdikoaren Europa kontinentaleko kudeaketa sistemen oinarritzat hartzen da.

Max Weber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askoren ustez, Max Weberrek sartu zuen kontzeptua hiztegi akademiko modernoan, bere garaiko Europako kontinenteetako administrazio publikoko sistemen azterketan oinarrituta. Weberrentzat, burokraziak konnotazio positiboa du, izan ere, aurreko alternatibak baino sistema arrazionalagoa baita, administrazio sistemak tradizioetan edo karismatan oinarritzen baitzuten autoritatea.

Max Weberrek antolakuntza formal idealaren teoria sortu zuen, eta, gaur egun, antolamendu-eredurik ezagunena da, arau eta prozeduren bidez jarduerak arrazionalizatzean baitatza, aginte juridikoaren egitura baten barruan ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko[4].

Weberren ustez, burokrazia gobernu edo kontrol juridiko sistema da (arau esplizitu eta orokorren mende baldin badago). Inpertsonala da (hau da, agintea funtzio jakin batzuk betetzeko gaitasuna duenari dagokio; zeregina betetzeari dagokionez, ez da ezarritako irizpideek zehaztuta eta ez tradizioak edo karismak zehaztutako pertsonengan oinarrituta; ikus «meritukrazia» ere); eraginkorra da; eragilea, eta iraunkorra (funtzioak eta eskumenak maila egokian banatzen eta jartzen dituen neurrian), eta gizarte-desberdintasunak murrizteko joera du (alde batetik aginpidea banatzen duen neurrian eta bestetik aginte horretara heltzea eta bere pribilegio posibleak ez direlako belaunaldiz belaunaldi transmititzen).

Dena den, Weberrek azpimarratu ere du burokrazia zaharkitu daitekeela (boterea dutenek gorde nahi baitute) eta/edo malgutasun falta izan, adibidez, kasu indibidual edo bereziei aurre egiteko orduan.

Weber konturatu zen ezin zela antolakuntza mota ideal bat egon. Beraz, benetako burokrazia ez da bere eredu ideal optimo eta eraginkor bezainbatekoa izango. Weberren arabera, modu hauetan endekatu daiteke:

  • Agintaritzaren hierarkia bertikala, agian, ez da nahikoa esplizitua edo zedarritua, nahasmena eta jurisdikzio-gatazkak eraginez.
  • Eskumenak argiak izan daitezke, eta arauen espirituaren aurka erabil daitezke; batzuetan, prozedura bera erabakia edo, oro har, haren ondorioak baino garrantzitsuagotzat jo daiteke.
  • Nepotismoak, ustelkeriak, konfrontazio politikoak eta bestelako endekapenek inpertsonaltasunaren arauari aurre egin diezaiokete, merituetan oinarritutako kontratazio eta sustapen sistema bat sortu ahal izateko.
  • Funtzionarioek erantzukizunei ihes egin diezaiekete.
  • Funtzioen banaketa ez eraginkorra izan daiteke, gehiegizko erregulazio-jarduera eraginez, ahaleginak bikoiztuz eta, oro har, eraginkortasun eza sortuz[5].

Endekatu gabeko burokrazia ere zenbait arazoren eraginpean egon daiteke:

  • Gehiegizko espezializazioa.
  • Prozesuetan, zurruntasuna eta inertzia, erabakiak astiro hartuz edo horiek aplikatzea ezinezkoa izatea ezohiko kasuak sortzen direnean eta prozesu zaharrak egoera berrietara egokitzeko aldaketak, bilakaera eta egokitzapena atzeratzea ere.
  • Definizioz, sistema beti perfektua eta zuzena dela suposatzea, aldaketarako eta autokritikarako zure erakundearen joera gutxituz.
  • Estimu gutxi kontrako iritziei.
  • Gero eta arau eta prozesu gehiago sortzea, haien konplexutasuna areagotuz eta koordinazioa gutxituz eta arau kontraesankorrak sortzea erraztuz.

Leon Trotski[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leon Trotskyi marxistaren kontzepzioan, Stalinen garaipenaren ostean, SESB ohiaren erregimena kasta pribilegiatu baten domeinu politikoari zegokion, burokraziari. Soziologo moderno batzuen arabera, Michel Croizier frantziarraren kasua:

« Langilearen inpertsonaltasunaren araua salbuespenik gabe aplikatzeko edozein sistema-malgu deuseztatzen du; kontrol arauen biderkatzeak edozein ekimen eragozten du, eta berrikuntza eta departamentalizazioaren aurka jokatzen du; taldeek beren helburuetara iristeko nahiari uko egitera eta erakundearen kontura uztera eramaten ditu, eta edozein moldaketa eragozten du. »
Croizier "Le Phénomène bureaucratique", Paris, Le Seuil, 1963

Muturreko adibideetan, gizakiak objektu inpertsonal gisa tratatzera ekar dezake burokraziak. Prozesu hori hainbat filosofo eta idazlek (Franz Kafka, Aldous Huxley, George Orwell eta Hannah Arendt) kritikatu dute, eta, Dilbert komikian, satira egin dute. Mafaldak, Quinok sortutako marrazki bizidunetako pertsonaiak, Burokrazia izena jarri zion bere dortokari.

Burokraziaren adibide praktikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burokraziaren eguneroko adibideen artean aurkitu dezakegu ospitaleena, eskolena, elizena, edo enpresena, bai publikoetan bai pribatuetan. Adibidez, ospitale batean zuzendaria da antolamendu orokorrari buruz erabakiak hartu behar dituena. Mediku edo erizain buru bakoitzak beraien departamentuan hartzen dituzte erabakiak ospitale zuzendaria eman dien baliabideekin (material erabilera -oheak, operazio-gelak…kontsulta orduak, etab.). Mediku edo erizain bakoitzak beraien departamentuan hartzen dituzte erabakiak daukaten baliabideen arabera. Funtzionario hauek (medikuak, erizainak, etab.) kontratatuak izan dira, igo dira eta kanporatuak izango beraien lanarekiko funtzionamenduaren arabera, eta ez jatorrak direlako edo zuzendariaren lagunak direlako. Hau da, bai mediku bat bai erizain bat lortuko dute beraien lan postua beraien lan prestaketaren arabera.

Beste adibide bat auzitegiak dira: justizia-administrazioan asko nabaritzen da burokrazia, delituen salaketa edo defentsa prozesu propioetan espedienteak pasa behar dira hainbat departamentutik. Horregatik prozesua maiz asko luzatzen da.

Burokraziaren kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, sistema burokratikoak hainbat kritika jaso ditu, egile askok burokrazia estatuaren beste erreminta bat baino gehiago ez dela interpretatu dutelako. Marxista hungariarra, Andras Hegedus-ek, argudiatzen du burokrazia bakarrik dela, ekonomiako administrazio errealaren langileak banantzen dituen «azpiproduktua». Hegedus-ek esaten du kapitalismoak baztertzen duela langilea industriaren boteretik eta honen ondorioz produkzioa kaotikoa eta ezegonkorra izango litzateke, ez balego agentzia bat ezagutza transmititzen duena. Hau da burokraziaren funtzioa kapitalismoan, Hegedus-en ustez.

Israel Kirzner azpimarratzen du hiru koordinazio arazo daudela eta edozein sistema sozio-ekonomiko batean konpondu behar direla: Lehentasunen arazoa, hau da, zer ondasun eta zerbitzu produzitu behar diren. Urritasun arazoa, hau da, zer konbinazio egingo duen multzo konbinazio handiena beste zerbitzu edo ondasunak produzitzeko. Banakuntzaren arazoa, hau da, partaide bakoitzari nola konpentsatu sisteman egindako ekarpen produktiboagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  2. Ver, por ejemplo: K. Marx: "Notas para una crítica de la filosofía del Derecho de Hegel", (1843) etc
  3. Petit, Annie: Le prétendu positivisme d’Ernest Renan, párrafo 126-147. (En francés.)
  4. La Burocracia, Modelo de Weber y Organización Formal. .
  5. Así, por ejemplo, durante la época colonial en Hispanoamérica, llegaron a existir 400 mil leyes y regulaciones pertinentes a la administración de las colonias. En 1681, una tentativa de racionalización las redujo a solo once mil. Se esperaba que los administradores coloniales conocieran y aplicaran cada una, lo que obviamente no podía suceder (datos tomados de John Kenneth Galbraith: "Viaje por la economía de nuestro tiempo")

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]