Garratz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garraztasun» orritik birbideratua)
Limoi-ura zapore garratzaren adibide on bat da.

Garratz zaporea mingainaren atzealdeko zatiko bi alboetan dauden dastamen-papilek nabaritzen dituzten bost oinarrizko zaporeetako bat da. Dastamen-papiletako sentsoreek, ioi-kanalen bidez, uraren dagoenean, azidoak egotean eratzen diren hidronio ioiak (H3O+) hautematen dituzte. Mingots zaporea bezala, garratza burmuinak deiadar bezala hartzen du, substantzia pozoitsu eta kaltegarri batzuk zapore garratza baitute. Ahogozo garratza hautematen duten mingaineko sentsore bereziak TAS2R deitzen dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahogozo garratzari gazi[1], mergatz (Bizkaian)[2], karmin (Iparraldean)[3], mingar (Zuberoan)[4], samin[5] eta minkor[6] ere esaten zaio; azken hirurak mingotsari deitzeko ere erabiltzen dira.

Garratz zaporearen kimika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantzia garratzek edo garratz eduki apur bat dutenek mingainean garratz sentipen hau sortuz eragiten dute. Alabaina, ahogozo garratzaren intentsitatea ezin da bere garraztasunagatik (pH) azaldu. Esate baterako, laranja, limoia eta beste zenbait fruitutan dagoen azido zitrikoak "garratz zapore" nabarmena du, eta sortzen dituen hidronio edo oxonio ioi kopuruarengatik ganoraz azal ezin daitekeena. Mota bereko beste adibide bat ozpina da, azido azetikoz osatua dagoena eta eragiten dituen hidrogeno ioien kontzentrazioagatik esperoko litzatekeena baino askoz zapore garratzagoa duena. Amiloridea bezalako konposatu batzuk garratz zaporea jaitsi dezakete.

Izan ere, azido hitza bere zaporeagatik dator.

Zapore garratz baten pertzepzioak horiengandik aldentzeko erreakzioa eragiten du, jaki arriskutsu edo jan ezin diren askok ezaugarri hauek baitituzte. Ezinikusi hori ikerlari askok halakoren baten pozoiren ba hartuz gero ere defentsa-forma naturaltzat jotzen dute. TAS2R detektatzaileen familia mingaineko dastamen-papiletan zapore garratzak hautemateaz arduratzen dira.

Dastamen-papilak, bereziki kaliziformeak, mingainean dauden handi eta garrantzitsuenak dira, eta garratz eta mingots zaporeak antzemateaz arduratzen dira.

Jaki garratzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, garrazkien familiako fruitu batzuk eta euren ekoizkinak, limoi-ura eta laranja-ura kasu, sagarrak, okaranak eta abar dira. Baina baita ere hartzitutako esneki batzuk, landare batzuk, ozpina, tamarindoa, tomate erregosia eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «gazi» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  2. «mergatz» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  3. «karmin» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  4. «mingar» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  5. «samin» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  6. Fundazioa, Elhuyar. «minkor» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]