Ijezketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ijezketaren eskema

Ijezketa materiala ijezketa-zilindro izeneko arrabol biren artean igaroarazteari deritzo. Arrabol bien arteko banaketa materialaren hasierako lodiera baino txikiagoa denez, materiala zilindroen formaren arabera itxuragabetzen da. Behin betiko forma pauso batzuk eman ondoren lortzen da.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz, ijeztea burdinoletan olagizonek junguran egiten zen operazioari esaten zitzaion;[1] operazio berari irutea ere esaten zitzaion, goruan hariarekin egiten den bezala.[2]

Baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ijezketaren oinarrizko tresna euskarri baten gainean dauden zilindro bik osatzen dute; euskarri horrek mugitzeko energia ematen die zilindroei, itxuragabetze esfortzual eusten ditu eta zerbitzu laguntzaileak ere ematen dizkie (labaintzea, hoztea, etab.). Baina oro har, ijezketa-prozesu oso batek pauso asko ditu; hori dela eta zilindro pareak kateatu eta ijezketa-trenak sortzen dira (zenbait kilometrorako luzera izan dezakete).

Aplikazio sinple batzuetan, zilindro pare baten alde desberdinak erabiltzen dira, materiala behin eta berriro igaroarazteko.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo mailako prozeduratzat, oinarrizko soslairik sinpleenak osatzeko erabiltzen da (txapak, zumitzak, etab.), bihurgailutik irten eta batera. Bigarren mailako prozeduratzat,merkatuko soslai ugari lortzeko aukera ematen du (karratuak, biribilak, angeluarrak, T bikoitzeko itxura duten soslaiak, errailak, etab.); horiek,gero, metalezko eraikuntzan edo beste fabrikazio batzuen lehengaitzat erabiltzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ijeztu | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
  2. Larrañaga, Ramiro.. ([1981]). Síntesis histórica de la armería vasca. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa ISBN 8472316297. PMC 9412144. (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).