Iratxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iratxo
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak

Iratxoak euskal mitologian agertzen diren pertsonaiak dira. Bere Ira aurrizkia euskarazko Iratzetik omen dator eta txikitasuna adierazten duen txo atzikiaz osatzen da. Pertsonaia honen sinismenak Euskal Herria osoan hedaturik dago, bai Iparralde nahiz Hegoaldean. Manuel Larramendiren hiztegian, naspetxo iratxoaren sinonimotzat azaltzen da.

Izaki hauen beste izen batzuk Irel, Irelu, Ireltsu, Ieltxu, Idittu, Iritxu, Irel-suzko eta Iruztargi dira.[1]

Bereziki Bizkaian ezagunak diren izaki hauek gauetan, emakume edo ume itxuraz aparte, asto, ahari beltza, txerri edo ahotik sua darion txori itxuran agertzen dira.Gauaren iluntasunean barne urrunean ikusten diren su mihiak bere kokapena azaltzen dute. Bapatean agertu eta ijendea izutzeko ohitura duten arren ez dira gaiztoak. Kuriositateak bultzatuta bere atzetik doazen pertsonak leku arriskutsuetatik igarotzea behartzen ditu.

Putzu eta lezeak dira txantxazale hauen ohizko egoitzak. Atauneko Armontaitzeko kobazuloaren atarian artzaiek gauean irteten ziren ireluen oinatzak aurkitzen zituzten. Ubediko amildegi eta Malkorburuko lezearen kanpokaldean beraien kantuen oihartzuna entzuna zuten ere.[2]

Darmstt-eko Landes bibliothek-en 1596. urteko, " Refranes y sentencias", liburuan 301. atsotitzan zera irakurri daiteke:

Gassoto yrabacia / yrachoen da yracia[1]

(euskera batuan, Gaiztoki irabazia / iratxoek iragazia)

Euskal sinesmen zahar baten arabera, iratxoak San Joan Gauean iratzeek edo garoek emandako hazitik sortzen omen dira. Gauza jakina da iratzeek ez dutela hazirik ematen, baina sinesmen honen arabera gau majiko hartan ordea bai.

Mamarroekin bat egiten dutela dirudi sinismen honetan. Balitekeena mamarro hitzak sinismen honen inguruan harrapatutako iratxo hauen deitura izatea.

Dena den, denborarekin iratxoak keltiarren kondaireko antzekoak diren beste izakiekin nahastu zirela dirudi ipuinetan ageri diran iratxoak kontutan harturik.

Gaur egun gizonezkoen izen bezala ere erabiltzan da, nahiz eta ez oso izen hedatua izan. Iratxe emakumezko izenarekin nahasten dute, halere bi izenek ez dute batere zerikusirik, Iratxe izena Nafarroako Iratxeko Monasterioan baitu bere jatorria eta Iratxok berriz pertsonaia mitologikoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Migel de. (1997). Mitología del Pueblo Vasco. Ostoa, 185 or. ISBN 84-88960-16-6..
  2. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 76 or. ISBN 84-7148-085-3..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]