Àngel Guimerà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angel Guimerá

Àngel Guimerà i Jorge (Santa Cruz Tenerifekoa, 1845eko maiatzaren 6a - Bartzelona, 1924ko uztailaren 18a) kataluniar antzerkigilea izan zen. Kataluniako renaixença antzerkigile nagusia izan zen, eta nazioartean ezagunena. Eragin erromantikoa antzematen zaio bere lanetan, Victor Hugoren eta Shakespeareren bidetik. Gai historikoak erabiltzen ditu sarri, lehen lanetan batez ere, nahikoa era librean bada ere. Horren erakusgarri dira Mar i cel (1888) eta Rei i monjo (1890) antzerki-lanak. 1890az gero, bertsoa utzi eta hitz lauz idazten hasi zen, eta Erdi Aroko gai historikoaren ordez Kataluniako arazoak, era mitiko batean, hartu zituen oinarritzat. Garai horretakoa da Guimeràren lan nagusia, Terra Baixa (1897). Guimeràrenak dira halaber: María Rosa (1894) eta La filla del mar (1900).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Àngel Guimerà Aldatu lotura Wikidatan