Àngel Guimerà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Àngel Guimerà i Jorge» orritik birbideratua)
Àngel Guimerà

(1894)
Bizitza
JaiotzaSanta Cruz Tenerifekoa1845eko maiatzaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1924ko uztailaren 18a (79 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, poeta, politikaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaKatalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila
Jove Catalunya (en) Itzuli

IMDB: nm0347320 IBDB: 4137
Musicbrainz: 30dd9f8a-16e5-44a1-87c3-d411ff0e592c Discogs: 2060223 IMSLP: Category:Guimerà,_Àngel Find a Grave: 22970519 Edit the value on Wikidata

Àngel Guimerà i Jorge (Santa Cruz Tenerifekoa, 1845eko maiatzaren 6a - Bartzelona, 1924ko uztailaren 18a) espainiako antzerkigilea izan zen.

Kataluniako renaixença antzerkigile nagusia izan zen, eta nazioartean ezagunena. Eragin erromantikoa antzematen zaio bere lanetan, Victor Hugoren eta Shakespeareren bidetik. Gai historikoak erabiltzen ditu sarri, lehen lanetan batez ere, nahikoa era librean bada ere. Horren erakusgarri dira Mar i cel (1888) eta Rei i monjo (1890) antzerki-lanak. 1890az gero, bertsoa utzi eta hitz lauz idazten hasi zen, eta Erdi Aroko gai historikoaren ordez Kataluniako arazoak, era mitiko batean, hartu zituen oinarritzat. Garai horretakoa da Guimeràren lan nagusia, Terra Baixa (1897). Guimeràrenak dira halaber: María Rosa (1894) eta La filla del mar (1900).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Àngel Guimerà Aldatu lotura Wikidatan