Édouard Daladier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daladier, 1924

Édouard Daladier (Carpentras, 1884ko ekainaren 18a - Paris, 1970eko urriaren 10a) politikari frantsesa izan zen. Alderdi Erradikal-sozialistako buruzagia izan zen 1919tik 1940ra eta 1946tik 1958ra, eta hainbat Ministerio hartu zituen bi Mundu Gerren artean. Gobernuburu izan zen 1933-1934 eta 1938-1940 urteetan. 1938. urtean, Chamberlain britainiarrarekin batera, Municheko Hitzarmena negoziatu zuen Alemaniarekin, baina hark Polonia inbaditu zuenean (1939), Daladierren gobernuak, Britainiakoarekin elkar harturik, gerra deklaratu zion Alemaniari. Alemaniarrek Frantzia hartu zutenean atxilotu egin zuten (1940). Gerra amaitutakoan diputatu hautatu zuten (1946-1958). Indotxinako Gerraren eta 1958. urteko Konstituzioaren aurka agertu zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Édouard Daladier Aldatu lotura Wikidatan