Étienne de La Boétie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Étienne de La Boétie
Étienne de La Boétie
Datu pertsonalak
Jaio 1530eko azaroak 1
Sarlat
(Frantziako Erresuma)
Hil 1563ko abuztuak 18
Le Taillan-Médoc, Bordeletik gertu
(Frantziako Erresuma)

Étienne de La Boétie (Sarlat, 1530eko azaroaren 1a - Germignan, Le Taillan-Médoc, 1563ko abuztuaren 18a) frantziar epaile, humanista eta idazlea izan zen. Bordeleko parlamentuko kidea izan zen eta Frantziako Erlijio Gerrari amaiera ematea helburu zuten katoliko eta protestanteen arteko bake negoziazioetan parte hartu zuen. Haren idazlan nagusia Discours de la servitude volontaire («Borondatezko morrontzari buruzko mintzaldia», 1549an idatzia; lehenengo argitalpena 1576koa da; euskaraz 2011n kaleratu zen[1]) da, tiraniaren aurkako kritika zorrotza. Michel de Montaigneren lagun mina izan zen[2].

Erreferentziak

  1. Borondatezko morrontzari buruzko mintzaldia. in: Euskonews, 636. euskonews.com (Noiz kontsultatua: 2015-07-03).
  2. Etienne de la Boétie (1530-1563). in: RdR: La Revue des Ressources. larevuedesressources.org (Noiz kontsultatua: 2015-07-03).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Étienne de La Boétie Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.