Ōta (Gunma)

Koordenatuak: 36°17′28″N 139°22′31″E / 36.29114°N 139.37539°E / 36.29114; 139.37539
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ōta
太田市
太田市
Japoniako hiri nabarmena
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Gunma
AlkateaMasayoshi Shimizu (en) Itzuli
Izen ofiziala太田市
太田町
Jatorrizko izena太田市
Geografia
Koordenatuak36°17′28″N 139°22′31″E / 36.29114°N 139.37539°E / 36.29114; 139.37539
Map
Azalera175,66 km²
Altuera47 m
MugakideakKiryū (en) Itzuli, Isesaki (en) Itzuli, Midori (en) Itzuli, Oizumi (en) Itzuli, Ora (en) Itzuli, Ashikaga (en) Itzuli, Kumagaya (en) Itzuli eta Fukaya (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria222.806 (2021eko martxoaren 1a)
2.999 (2015)
Dentsitatea1.251,22 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2005eko martxoaren 28a, 1889ko apirilaren 1a eta 1940ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakBurbank, West Lafayette (Indiana), Yingkou eta Hirosaki
http://www.city.ota.gunma.jp/ www.city.ota.gunma.jp

Ōta (japonieraz: 太田市 Ōta-shi?) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartean dagoena eta Gunma prefeturan. 2010eko erroldaren arabera 219.789 biztanle ditu, Maebashi hiriburuak baino gehiago.

Geografia

Tone eta Watarase ibaien artean kokaturik dago hiria, Gunma prefeturaren hego-ekialdean eta Tokiotik 80 kilometro iparraldera.

Historia

1618an Tokugawa Ieyasu shogunak Daikoin tenplua ezarri zuen bertan, gaur egungo hiriaren erdigunetik 2'4 kilometrotara. Edo Aroan Edo (Tokio) eta Nikkō arteko errepideko posta hiria izan zen.

1889an herri bihurtu zen eta 1948an hiri estatusa lortu zuen. Ordutik pixkanaka lurrak hedatuz joan zen inguruko herriak irentsi ahala. 2005ean Nitta, Ojima eta Yabuzukahon herriekin bat egin eta Ōta "berria" sortu zen.

Ekonomia

Ōtaren iparraldea arroza landatzen duten landetxez osatuta dago eta hegoaldea industrialagoa da. Subaru autoak egiten dira bertan.

Kirolak

Panasonic Wild Knights errugbi taldea da kirol talde arrakastatsuena. Azken urteetan nagusi izan da eta lau aldiz irabazi du Japoniako errugbi liga.

Ondasun nabarmenak

  • Daikoin tenplua
  • Kanayama gaztelua
  • Tenjin'yama hilerria (V mendekoa)
  • Yabuzuka onsen-a
  • Sugeen zentrua

Hiri senidetuak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ōta (Gunma) Aldatu lotura Wikidatan