Koma egoeran arnas eta zirkulazio funtzioak bete ohi dira baina konortea eta mugimendu, sentikortasun eta adimen funtzioak erabat apaltzen dira. Mota askotako koma egoerak bereizten dira: egoera arinenetan, eriak esnatua dagoela dirudi, ametsetan bezala hitz egiten baitu eta mugitu egiten baita; larrienean, berriz, elektroentzefalograma laua izaten da eta bihotzean eta arnasketan gorabeherak gertatzen dira. Koma egoerak ez du iraupen jakinik: badira ordu edo egun batzuk igarota koma egoeratik esnatzen diren gaixoak, baina badira garuneko zeluletan gertatuko kalteen ondorioz sekula esnatzen ez direnak. Koma egoera hainbat arrazoirengatik sor daiteke, hala nola eritasuna, infekzioak eta tumoreak. Hori guztia kontuan hartuta, sindrome bat dela esan daiteke, burmuineko gorabeherak sortzen dituena. Horregatik, askotan heriotza eragiten du.