Txonta arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Negu-txori» orritik birbideratua)
Txonta arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaFringillidae
GeneroaFringilla
Espeziea Fringilla coelebs
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa2,16 g (pisua jaiotzean)
22 g (helduen pisua)
Zabalera0,26 m
Kumaldiaren tamaina4,5
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora12 egun

Txonta arrunta (Fringilla coelebs), txonta, elur txori, elur-txori, neguta edo negu txori (Ipar.) izenaz ere ezaguna, fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Europa osoan, mendebaldeko Asian, ipar-mendebaldeko Afrikan eta Makaronesian bizi dena[1].[2] Euskal Herrian oso arrunta da, toki gehienetan ikus daiteke, mota guztietako basoetan. Arra eta emea tonu desberdinak dituzte. Arrak bizkarralde arrea du, buru-ingurua gris-urdinska eta sabelaldea arrosa edo arre argia; hegal beltzetan marra zuri oso ikusgarri dituzte hegan ari direla. Emeak ez ditu arraren tonu gris eta nabar gorrixkak, arre-berdaska da.[3][2]

Neguan Euskal Herrian askoz gehiago izaten dira emeak arrak baino. Arrak Europako iparraldean edo ekialdean geratzen baitira, umeak hazteko lurraldeak babesteko eta ez galtzeko.[2]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txonta arruntaren azpiespezieak bi multzotan banatzen dira:

Eurasia, iparraldeko Afrika eta Mediterraniar uharteetako multzoa:

  • F. c. africana J. Levaillant, 1850
  • F. c. alexandrovi Zarudni, 1916
  • F. c. balearica Von Jordans, 1923
  • F. c. caucasica Serebrovski, 1925
  • F. c. coelebs Linnaeus, 1758
  • F. c. gengleri O. Kleinschmidt, 1909
  • F. c. sarda Rapine, 1925
  • F. c. schiebeli Erwin Stresemann, 1925
  • F. c. solomkoi Menzbier & Sushkin, 1913
  • F. c. spodiogenys Bonaparte, 1841
  • F. c. syriaca J. M. Harrison, 1945
  • F. c. transcaspia Zarudny, 1916
  • F. c. tyrrhenica Schiebel, 1910

Makaronesiako multzoa:

Beste izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fringilla coelebs tokiko euskarazko testuetan:[4] elur-txori (elur-xori); negu-txori; neguta (neuta); paranda; pinpin; pinpintxori (pinpixori); pintxana (pinzana, pintzainga, printxana); pintxoi (pintxoe, pintxon); pintxoka; txoin-txoin; txonta; txortxinta (xorxinta); batzuetan xur-xori. Tokiko gaztelaniaz: chonta, chinchuin, nevero.

Horrez gain, euskal testuetan agertzen ez diren izen hauek ahoz jaso dira: artatxori, pintxan, pintxin, pintxote, pintzote, printxel, txinpin, txintxin, txontarreal [5] eta kanpaxto, txuin.[6]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Thorpe, W. (1958). The learning of song patterns by birds, with special reference to the song of the Chaffinch, "Fringilla coelebs". Ibis 100:535-570.
  2. a b c de Vicente de Viana, Joseba Gurutz. (2009). Kristina Enea-Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna. Haritzalde Naturzaleen Elkartea, 602-604 or. ISBN 978-84-613-2455-2..
  3. Jon., Larrañaga,. ([1996]). Euskal herriko fauna : (ornodun lehortarrak) : anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak. Elhuyar Kultur Elkartea ISBN 8487114091..
  4. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  5. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, Euskaltzaindia.
  6. Txonta arrunta. Txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]